Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Kudeaketa ekonomikoa. Kudeaketa ekonomikoa emaitza-kontua baino gehiago da


2020ko maiatzaren 26an 09:30etatik 12:30etara

Kudeaketa ekonomikoa. Kudeaketa ekonomikoa emaitza-kontua baino gehiago da

Erabaki ekonomiko-finantzarioek erakundeen lehiakortasunari eragiten diote zuzenean. Baliabide ekonomikoak behar bezala kudeatu ahal izateko, bezeroekin, pertsonekin, gizartearekin eta berrikuntzarekin estrategiak gauzatu ahal izango ditugu, nahi diren emaitzak lortzeko. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresak estrategia ezarri eta kudeatzeko prozesua nola hurbiltzen den hausnartzeko.

Jardunaldi honetan, estrategiaren hausnarketa prozesua eta bere kudeaketaren inguruan hausnarketa egingo da lortu nahi diren emaitzak lortu ahal izateko.

Saioaren edukia

  • Zenbat kostatzen du produktu batek? Zenbat balio du enpresa batek?
  • Erakunde baten osasun finantzarioa
  • Kudeaketa ekonomikorako kontzeptuak eta funtsezko erremintak
  • Inoiz egin behar ez genukeena

Bideratzailea

Rubén Martínez

Ekonomia eta Enpresa arloan lizentziatua (Espezialitatea: Ekonomi eta Finantza egoeren Analisia), Zerga Tekniketan eta Nazioarteko Fiskal Aholkularitzan Goi mailako Ikastaroak. ESINE-n, 23 urteko lan esperientzia du Aholkularitza-Fiskal Ekonomista bezala, Bikaintasun eta Estrategia kudeaketa arloetan kontsultore eta hezitzailea, zuzendaritza taldeen dinamizatzailea, lidergoa, prozesuen bidezko kudeaketa eta etengabeko hobekuntza. Knowinn-eko programa ezberdinen hezitzailea 2006 urtetik aurrera, eta Euskaliteko ebaluatzailea 2003 urtetik aurrera. Gaur egun Mplus Consulting-eko zuzendaria da.

Euskalit-ek koordinatua.

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute  erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza. Berrikuntzarako AGILE prozesuak


Jornada virtual 2024.05.07 / 09:30
Image
Berrikuntza

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Pulbimetalurgia eta atomizazio-teknologiak


AZTERLAN Centro de Investigación Metalúrgica Durango (Bizkaia) 2024.05.09 / 09:00
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Jornada virtual 2024.05.09 / 09:30

Copyright © SPRI 2024