Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Lankidetzaren eta aliantzen kudeaketa berrikuntza-motor gisa


2024ko abenduaren 5an 09:30etatik 12:30etara

Gaur egungo testuinguruan, zaila da enpresa batek, bakarka, aurkezten diren erronkei azkar eta eraginkortasunez erantzutea. Horregatik, lankidetza da horretarako mekanismo interesgarrienetako bat. Baina, badakigu nola kudeatu lankidetza-harremanak eta aliantzak modu adimentsuan eta eskaintzen duten potentzial guztia ustiatzeko moduan?
On line saio honetan, lankidetza eta aliantza adimendunak landuko ditugu, horien kudeaketa profesionalizatzeko gakoak emango ditugu, eta aliantzak estrategikoki eta eraginkortasunez kudeatzen laguntzen duen metodologia ezagutuko dugu. Tresna jakin batzuk aplikatuz, hausnartzeko eta eztabaidatzeko gonbita egingo dugu.

Ikastaroaren edukia:

  • Lankidetzaren garrantzia
  • Lankidetza eta aliantza adimendunak
  • Aliantzen kudeaketa profesionalizatzeko gakoak
  • Aliantzak kudeatzeko metodología

 

Hizlaria

Nekane Morales

Mondragon Unibertsitateko Enpresarien Fakultateko MIK Kudeaketa Ikerketa Zentroko Merkatu Garapena Ikertzeko Taldearen arduraduna. Erakundeen Kudeaketa Aurreratuan eta Gizarte Ekonomian doktorea, Mondragon Unibertsitatean. Erakundeei laguntzen die lankidetza-estrategia definitzen eta aliantzak ikuspegi korporatibo eta operatibotik garatzeko eta kudeatzeko prozesuak ezartzen. Sektore anitzeko partzuergoetan parte hartu du tokiko eta Europako proiektuetan, ekosisteman aliantzak aktibatzea bultzatuz.

Izena eman


Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024