Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Lankidetzaren eta aliantzen kudeaketa berrikuntza-motor gisa


2025ko maiatzaren 6an 09:30etatik 12:30etara

Gaur egungo testuinguruan, zaila da enpresa batek, bakarka, aurkezten diren erronkei azkar eta eraginkortasunez erantzutea. Horregatik, lankidetza da horretarako mekanismo interesgarrienetako bat. Baina, badakigu nola kudeatu lankidetza-harremanak eta aliantzak modu adimentsuan eta eskaintzen duten potentzial guztia ustiatzeko moduan?
On line saio honetan, lankidetza eta aliantza adimendunak landuko ditugu, horien kudeaketa profesionalizatzeko gakoak emango ditugu, eta aliantzak estrategikoki eta eraginkortasunez kudeatzen laguntzen duen metodologia ezagutuko dugu. Tresna jakin batzuk aplikatuz, hausnartzeko eta eztabaidatzeko gonbita egingo dugu.

Ikastaroaren edukia:

  • Lankidetzaren garrantzia
  • Lankidetza eta aliantza adimendunak
  • Aliantzen kudeaketa profesionalizatzeko gakoak
  • Aliantzak kudeatzeko metodologí

 

Hizlaria

Nekane Morales

Mondragon Unibertsitateko Enpresarien Fakultateko MIK Kudeaketa Ikerketa Zentroko Merkatu Garapena Ikertzeko Taldearen arduraduna. Erakundeen Kudeaketa Aurreratuan eta Gizarte Ekonomian doktorea, Mondragon Unibertsitatean. Erakundeei laguntzen die lankidetza-estrategia definitzen eta aliantzak ikuspegi korporatibo eta operatibotik garatzeko eta kudeatzeko prozesuak ezartzen. Sektore anitzeko partzuergoetan parte hartu du tokiko eta Europako proiektuetan, ekosisteman aliantzak aktibatzea bultzatuz.

Izena eman


Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Gatazkak kudeatzea, errentagarritasuna eta motibazioa hobetzeko


Jornada virtual 2025.02.18 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Kudeaketa ekonomikoa emaitza-kontua baino gehiago da


Jornada virtual 2025.02.20 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Etengabeko hobekuntzara bideratutako enpresa


Jornada virtual 2025.02.25 / 09:30

Copyright © SPRI 2025