Industria-testuinguru gero eta konplexuago eta lehiakorrago batean, enpresek bereiztea eta beren balio erantsia handitzea bilatzen dute. Zerbitizazioari esker, eskaintza handitu daiteke saldu osteko zerbitzuen bidez, marjina handiagoak sortuz eta bezeroak leialduz, eta diru-sarrera errepikarien iturri izan daiteke produktuaren bizi-zikloan. Horri esker, balio erantsiko zerbitzu ugari eskaintzen dira, hala nola: ordezko piezen kudeaketa, training-a, erabilgarritasunaren araberako kontratuak, kondizioen monitorizazioa, prozesuen optimizazioa, mantentze-lan prediktiboak eta finantza-zerbitzuak.
Saioaren edukia:
- Zerbitizazioa, lehiakortasunaren eta balio erantsiaren elementu gisa.
- Zerbitzu aurreratuen kontzeptuak eta ikuspegia; zerbitizazioaren elementuak, ezaugarriak, abantailak eta inplikazioak.
- Zerbitzuak hartzeko erraztasunak eta inhibitzaileak, bezeroaren eta fabrikatzailearen ikuspegitik.
- Enpresa liderrek zerbitzu aurreratuak eskaintzeko erabiltzen dituzten praktikak eta teknologiak.
Hizlaria
Urko Lopez
Ikertzailea MIK Kudeaketako Ikerketa Zentroan, eta irakaslea Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea UPV/EHUn 2008an. Prestakuntza eta laguntza ematen die erakundeei zerbitzuak hedatzeko estrategia defini dezaten. Nazio eta nazioarte mailako argitalpenak ditu, eta partzuergoetako kide izan da tokiko eta Europako proiektuetan.