Egungo testuinguruan Enpresaren Gizarte-erantzukizuna (EGE) eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) klabeak dira enpresa eta erakunde guztientzako. EGEk gizarte- eta ingurumen-ongizatea, izen ona eta bezeroekiko eta langileekiko harremana hobetzea bultzatzen du, arriskuak murriztu eta berrikuntza sustatzen duten bitartean. GJHak estrategian txertatzeak lagundu egiten die enpresei helburu globalekin bat egiten: garapena, hazkunde jasangarria eta arduratsua sustatuz. Honek ekar dezake bezeroaren leialtasuna areagotzea, talentua erakartzea eta arriskuak murriztea. Horrez gain, EGErekin eta GJHekin konpromisoa hartuta, finantziazio eta merkatu-aukera berriak eskura ditzakete, gero eta lehiakorragoa den eszenatoki batean lidergoa lortzen lagunduz.
Saioaren edukia:
- ESG (Ingurumena, gizartea eta gobernantza ikuspegiak) eta EGE irizpideen garrantzia enpresa-ingurune modernoan
- 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
- Enpresa txiki eta ertainetan GJHak kudeatzeko gidak
- EGE eta GJHak enpresa-estrategietan integratzea
- EGEren eta GJHen onura nabarmenak enpresentzat
- Enpresa-jasangarritasunaren erronkak eta etorkizuna
Hizlaria
Jose Antonio Calvo
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. Acorde Consulting enpresako zuzendari eta aholkulari seniorra. Hogei urte baino gehiago aholkulari gisa estrategian, antolaketa-eraldaketan, bikaintasunean…, sektore guztietako erakunde ugariri lagunduz. Euskalitek hainbat prestakuntza-modulutan hizlari gisa homologatua; ebaluatzaile seniorra eta ebaluatzaileen prestatzailea ere bada; baita “Certified Advisor” eta nazioarteko erreferentea EFQMren esparruan ere.