Negoziazioa, arazoak ebaztea eta emaitzak hobetzea
Pertsonen arteko harremanak (bezeroak, hornitzaileak, taldeak, batzordeak…) lehiakortasunean eragiten dituzte. Arrazoia… eta nola maximizatzen ditugu emaitzak behar den unean ez bagara aukera berrien aurrean eta gure desberdintasunen ebazpenen kudeaketan hobeagoak? Pentsa ezazu. Tailer honen ondoren abaguneak negoziatuko dituzu eta gatazkak beste maila batetan kudeatuko dituzu. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresak estrategia ezarri eta kudeatzeko prozesua nola hurbiltzen den hausnartzeko.
Jardunaldi birtual honetan, zenbait nozio emango dira negoziazio-prozesua kudeatzeko.
Saioaren edukia
- Erakundeetako pertsonen arteko desberdintasunak eta gatazkak.
• Negoziazioa aukerak erakartzeko erreminta bezala.
• Negoziatzeko metodoa.
Bideratzailea
Asier de Artaza
Enpresa eta Marketing-ean lizentziatua (Hertfordshire-ko Unibertsitatean), Psikologia karreraren %90a ere eginik dauka jada. Master eta gradu-ondo anitz ditu: Enpresen aholkularitzan, Marketin Digitalean, Merkataritza-Bitartekaritzan eta Coaching For Managers-ean. IE, ESIC eta EOI-ko Madrilgo irakaslea. Front office-n lan egina du merkataritza postuetatik administrazio-kontseiluko postuetaraino. Top Ten Managment Spain-eko Negoziazioetan eta Marketin estrategiko industrial eta Negoziazio Handien kide da. Gaur egun www.yesmanagement.es zuzentzen du.
Euskalit-ek koordinatua.
Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.