Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Negoziazioa, arazoak ebaztea eta emaitzak hobetzea**ATZERATUA**


2020ko martxoaren 26an 09:00etatik 14:00etara

Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki ETEek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Euskal industriak ikuspegi kontzeptual eta estrategiko berria behar du, industria berria fabrikazio aurreratua baino askoz gehiago baita.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du, eta estrategia honen barnean Innobideak Prestakuntza programa hau aurkitzen da. Innobideak Prestakuntza programa, SPRIk EUSKALITen kolaborazioarekin garatu duen prestakuntza moduluen doako programa da. Enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna garatzea baimenduko du eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago: Estrategia / Bezeroak / Pertsonak / Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko. Saioak DOAKOAK dira eta industria eta horiekin harremana duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude

Horrela, otsailetik ekainera, arlo hauek sakonago lantzeko modulu independente multzoa zure eskura duzu. Saioak independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena.

 

Negoziazioa, arazoak ebaztea eta emaitzak hobetzea

Pertsonen arteko harremanak (bezeroak, hornitzaileak, taldeak, batzordeak…) lehiakortasunean eragiten dituzte. Arrazoia… eta nola maximizatzen ditugu emaitzak behar den unean ez bagara aukera berrien aurrean eta gure desberdintasunen ebazpenen kudeaketan hobeagoak? Pentsa ezazu. Tailer honen ondoren abaguneak  negoziatuko dituzu eta gatazkak beste maila batetan kudeatuko dituzu. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresak estrategia ezarri eta kudeatzeko prozesua nola hurbiltzen den hausnartzeko.

Jardunaldi honetan, zenbait nozio emango dira negoziazio-prozesua kudeatzeko.

Saioaren edukia

  • Erakundeetako pertsonen arteko desberdintasunak eta gatazkak.
    • Negoziazioa aukerak erakartzeko erreminta bezala.
    • Negoziatzeko metodoa.

Bideratzailea

Asier de Artaza

Enpresa eta Marketing-ean lizentziatua (Hertfordshire-ko Unibertsitatean), Psikologia karreraren %90a ere eginik dauka jada. Master eta gradu-ondo anitz ditu: Enpresen aholkularitzan, Marketin Digitalean, Merkataritza-Bitartekaritzan eta Coaching For Managers-ean. IE, ESIC eta EOI-ko Madrilgo irakaslea. Front office-n lan egina du merkataritza postuetatik administrazio-kontseiluko postuetaraino. Top Ten Managment Spain-eko Negoziazioetan eta Marketin estrategiko industrial eta Negoziazio Handien kide da.  Gaur egun www.yesmanagement.es zuzentzen du.

Euskalit-ek koordinatua.

 

Tokia
Arabako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala , Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

Arabako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala
Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Álava,Vizcaya 2,Vitoria-Gasteiz



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa


Jornada virtual 2024.04.30 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza. Berrikuntzarako AGILE prozesuak


Jornada virtual 2024.05.07 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Jornada virtual 2024.05.09 / 09:30

Copyright © SPRI 2024