Innobideak Prestakuntza: Negozio Eredua. Negozio ereduaren berrikuntza arrakastaren gako bezala.
Negozio ereduak erakunde batek nola funtzionatzen duen adierazten du, eta zer modutan hartzen, sortzen eta ematen duen balioa, etengabe eta abiada handian aldatzen den testuinguru sozioekonomiko batean. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresak bere negozio ereduan berrikuntza nola hurbiltzen den hausnartzeko.
Jardunaldi birtual honetan, negozioaren ustiapenaren eta esplorazioaren kudeaketa eta nola negozio eredua ingurumenaren aldaketa eta aukeretara egokitzen den, etengabeko hausnarketa egiteko ideiak emango dira.
Saioaren edukia
- Pentsamolde estrategikoaren oinarrizko kontzeptuak.
- Zuzendaritza estrategikoaren prozesua.
- Berrikuntza negozio ereduan eta haren koherentzia.
- Pentsatzeko beste modu bat, sormenerako zenbait tresna.
Bideratzailea
Iñaki Garagorri
OPE Consultores enpresako bazkidea eta gerentea da. 15 urtetik gorako esperientzia du estrategiarekin, berrikuntzarekin eta antolaketa eraldaketarekin lotutako proiektuetan. Faculty member da DBSko Master in Business Innovation masterrean, eta negozio ereduaren esparruko berrikuntzak enpresaren lehiakortasunean duen eraginari buruzko doktoretza tesia ari da egiten.
Euskalit-ek koordinatua.