Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Pertsonak. Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako


2020ko urriaren 29an 09:30etatik 12:30etara

Pertsonak. Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako.

Gizarte aurreratu batean, pertsonak dira enpresa lehiakor guztien oinarri nagusi, haien jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak elementu bereizgarriak direlako. Erakundeek, haien zuzendaritza taldeek eta erantzukizunak dituzten beste pertsona batzuek bereziki, ingurune baldintza egokiak sorrarazi behar dituzte pertsonen ahalmenak garatu ahal izateko eta proiektu komun baten partaide egiteko. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresek beren erakundeko pertsonen kudeaketa aurreratu bat egiteko prozesua nola hurbiltzen duten hausnartzeko.

Jardunaldi honetan, pertsonen kudeaketa aktibo eta sistematiko bat burutzeko, enpresaren proiektuan konpromisoa lortzeko eta lidergoaren gaitasuna garatzeko hausnarketa egiteko ideiak emango dira.

Saioaren edukia

  • Pertsonetan oinarritutako kudeaketa: ikuspegi osoa eta sistematikoa.
  • Entzutea: etorkizuneko erakundeen trebetasuna.
  • Pertsona konprometituak erakunde osasungarrietan

 

Bideratzailea

Gonzalo Serrats

OPE Consultores enpresako bazkidea da, eta bere xedea da pertsonei eta haien erakundeei zerbitzu ematea, zintzotasunez, eta egiteko modu berriak sortzea, pasioa eta poztasuna lagun izanez beti. Erakundeei lagundu nahi die pertsonek duten talentu osoa ahalik eta gehien baliatzen, elkarrenganako konfiantzan oinarritutako trukearen bidez.

Euskalit-ek koordinatua.

 

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute  erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.

Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Hobekuntza. Enpresa etengabeko hobekuntzara orientatzea


Evento virtual 2020.09.29 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Kudeaketa ekonomikoa. Kudeaketa ekonomikoa emaitza-kontua baino gehiago da


Evento virtual 2020.10.01 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Estrategia. Nola lortu gure asmoak gauzatzea.


Evento virtual 2020.10.06 / 09:30

Copyright © SPRI 2020