Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Pertsonak. Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako


2020ko azaroaren 24an 09:30etatik 12:30etara

Gizarte aurreratu batean, pertsonak dira enpresa lehiakor guztien oinarri nagusi, haien jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak elementu bereizgarriak direlako. Erakundeek, haien zuzendaritza taldeek eta erantzukizunak dituzten beste pertsona batzuek bereziki, ingurune baldintza egokiak sorrarazi behar dituzte pertsonen ahalmenak garatu ahal izateko eta proiektu komun baten partaide egiteko. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresek beren erakundeko pertsonen kudeaketa aurreratu bat egiteko prozesua nola hurbiltzen duten hausnartzeko.

Jardunaldi birtual honetan, pertsonen kudeaketa aktibo eta sistematiko bat burutzeko, enpresaren proiektuan konpromisoa lortzeko eta lidergoaren gaitasuna garatzeko hausnarketa egiteko ideiak emango dira.

Saioaren edukia

  • Pertsonen kudeaketa: antolaketa egiturak eta ikuspegi iraultzailea.
  • Talentuaren kudeaketa eta erakundeekiko konpromisoa
  • Antolakuntzaren lehiakortasuna: antolaketa osasungarriaren eta lehiakortasunaren kudeaketaren artean

Bideratzailea

Ana Reoyo

2003an MAS INNOVACION enpresako bazkide aholkulari izan arte, erantzukizun handiko postuak izan ditu zenbait erakunde pribatutan. Irakaslea da UPV/EHUko graduetako eta masterretako zenbait ikastarotan. Bere xedea da antolaketa eraldaketa erraztea, garapen pertsonala eta profesionala sustatuz, pertsonak dinamizatuz eta berrikuntza eraginez.

Euskalit-ek koordinatua.

 

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute  erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.

 



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Negozio-ereduaren berrikuntza, arrakastaren giltzarri


Jornada virtual 2024.04.18 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa


Jornada virtual 2024.04.23 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Bezeroaren DNA. Bezeroari zuzendutako enpresa-kultura sortzea


Jornada virtual 2024.04.25 / 09:30

Copyright © SPRI 2024