Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Pertsonak. Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako**ATZERATUA**


2020ko martxoaren 24an 09:00etatik 14:00etara

Gizarte aurreratu batean, pertsonak dira enpresa lehiakor guztien oinarri nagusi, haien jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak elementu bereizgarriak direlako. Erakundeek, haien zuzendaritza taldeek eta erantzukizunak dituzten beste pertsona batzuek bereziki, ingurune baldintza egokiak sorrarazi behar dituzte pertsonen ahalmenak garatu ahal izateko eta proiektu komun baten partaide egiteko. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresek beren erakundeko pertsonen kudeaketa aurreratu bat egiteko prozesua nola hurbiltzen duten hausnartzeko.

Jardunaldi honetan, pertsonen kudeaketa aktibo eta sistematiko bat burutzeko, enpresaren proiektuan konpromisoa lortzeko eta lidergoaren gaitasuna garatzeko hausnarketa egiteko ideiak emango dira.

Saioaren edukia

  • Pertsonetan oinarritutako kudeaketa: ikuspegi osoa eta sistematikoa.
  • Entzutea: etorkizuneko erakundeen trebetasuna.
  • Pertsona konprometituak erakunde osasungarrietan

Bideratzailea

Ana Reoyo

2003an MAS INNOVACION enpresako bazkide aholkulari izan arte, erantzukizun handiko postuak izan ditu zenbait erakunde pribatutan. Irakaslea da UPV/EHUko graduetako eta masterretako zenbait ikastarotan. Bere xedea da antolaketa eraldaketa erraztea, garapen pertsonala eta profesionala sustatuz, pertsonak dinamizatuz eta berrikuntza eraginez.

Euskalit-ek koordinatua.

Tokia
Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala , Bilbao (Bizkaia)

Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala
Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Bizkaia



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa


Jornada virtual 2024.04.30 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza. Berrikuntzarako AGILE prozesuak


Jornada virtual 2024.05.07 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Jornada virtual 2024.05.09 / 09:30

Copyright © SPRI 2024