Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Taldeak. Talde-lanaren mitoak eta errealitateak


2021ko maiatzaren 11an 09:30etatik 12:30etara

Talde-lana eta sare-lana ez dira elementu berriak garai hauetan, nahiz eta funtzionamendu egokiak zuzenean eragiten dien bai taldean lortzen ditugun emaitzei, bai pertsonek proiektuarekin edo erakundearekin duten gogobetetzeari edo konpromisoari.

Tailer birtual honetan, taldean lan egiteak zer esan nahi duen jakiteko berariazko gako batzuk emango ditugu, eta talde-lanari lotutako beste ideia edo uste okerretatik bereizten ikasiko dugu. Gainera, hainbat tresna telematiko erabili eta erabiliko ditugu. Tresna horiek erabilgarriak izan daitezke ekipoak urrunetik dinamizatzeko, gelditzeko etorri den joera.

Saioaren edukia

• Taldean lan egiten dugu? Talde-lanaren kontzeptua eta beste lan mota batzuekiko desberdintasunak argitzea.
•Talde-lanari lotutako mitoak
•Ekipoetan izaten diren ohiko arazoen ezaugarriak
•Nola eraiki ekipo eraginkorrak eta osasungarriak. Kontuan hartu beharreko elementuak eta horiek garatzeko tresnak.

Bideratzailea

Roberto López
Psikologian lizentziatua, antolaketa arloan espezializatua. Coach Co-Aktiboa, CTI-n formatua (The Coaches Training Institute). MAS INNOVACIÓN ORGANIZACIONAL –eko ko-fundatzailea, zeinetan aholkularitza eta antolakuntza kudeaketa aldaketa proiektuetan erraztatze lanak egin dituen, lantalde-erraztailea, trebakuntza eta zuzendaritza konpetentzien garapenean eta gizarte emozioen hezitzailea. Aholkulari eta antolakuntza eremuetako lan talde erraztatzaile bezala 15 urte baino gehiagoko esperientziaduna.

Euskalit-ek koordinatua

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Zaintza lehiakorra, berrikuntzarako prozesu gakoa.


Webinar 2021.04.13 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Pertsonak. Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako


Webinar 2021.04.15 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Berdintasuna: Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Webinar 2021.04.20 / 09:30

Copyright © SPRI 2021