Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Talentua. Talentua bilatu eta mantendu.


2020ko maiatzaren 21an 09:30etatik 12:30etara

Talentua. Talentua bilatu eta mantendu.

Talentuarengatik guduak hasi besterik ez dira egin, eta datozen urteetan erabakigarriagoa izango da. Gure erakundearentzako talentua erreklutatzen jakitea, aukeratzea, garatzea eta talentu konpetenteena fidelizatzea bizirik irauterako gakoa izango da.

Talentuaren kudeaketa hobetzeko faktore garrantzitsuenak on line eta taldean aztertuko ditugu.

Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EUSKALITek  Innobideak Prestakuntza programa babesten dute, enpresek talentuaren kudeaketa aurreratua egin dezaten, baita lehendik dutena ere.

On-line saio honetan, talentua balio- eta desberdintasun-ekarle bihurtzeko ezinbestekoak diren nozioak landuko dira (baita modu parte-hartzailean ere).

Saioaren edukia

  • Zer da talentua?
  • Talentua erreklutatu eta hautatzea
  • Talentua mantentzea, garatu eta fidelizatzea

Bideratzailea

Esteban Vicente

ASV Consulting enpresako bazkide zuzendaria da (1992). Pertsonen Garapenean (hautespena, prestakuntza, diagnostikoa, lidergoa, bezeroenganantz orientatzea eta lorpenetarantz orientatzea) espezializatutako psikologo aholkularia da. Microeconomics of Competitiveness (Orkestra-Harvard) graduatua. ETEen zuzendaritza eta kudeaketan graduatua (INSIDE, U. Deusto). AEU-Amerika Erdialdeko Unibertsitateko irakaslea. Eta Deusto Business School eskolan irakaslea da.

Euskalit-ek koordinatua.

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute  erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024