Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Talentua. Talentua bilatu eta mantendu.


2021ko urriaren 19an 09:30etatik 12:30etara

Talentuarengatik guduak hasi besterik ez dira egin, eta datozen urteetan erabakigarriagoa izango da. Gure erakundearentzako talentua erreklutatzen jakitea, aukeratzea, garatzea eta talentu konpetenteena fidelizatzea bizirik irauterako gakoa izango da.

On line saio honetan, era partekatuan landuko dira enpresan talentua kudeatzeko arrakastan eragiten duten faktore nagusiak eta talentua gure erakundearentzat balioa eta bereizketa ekartzea lortzeko ezinbestekoak diren nozioak.

Saioaren edukia

• Zer da talentua?
• Talentuaren zikloa enpresan.
• Talentua bildu, hautatu eta garatzea.
• Talentua mantendu eta leialtzea.

Bideratzailea

Esteban Vicente
ASV Consulting enpresako bazkide zuzendaria da (1992). Pertsonen Garapenean (hautespena, prestakuntza, diagnostikoa, lidergoa, bezeroenganantz orientatzea eta lorpenetarantz orientatzea) espezializatutako psikologo aholkularia da. Microeconomics of Competitiveness (Orkestra-Harvard) graduatua. ETEen zuzendaritza eta kudeaketan graduatua (INSIDE, U. Deusto). AEU-Amerika Erdialdeko Unibertsitateko irakaslea. Eta Deusto Business School eskolan irakaslea da.

Euskalit-ek koordinatua.

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa


Jornada virtual 2024.04.23 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Bezeroaren DNA. Bezeroari zuzendutako enpresa-kultura sortzea


Jornada virtual 2024.04.25 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa


Jornada virtual 2024.04.30 / 09:30

Copyright © SPRI 2024