Nola arrakastaz eboluzionatu eta berritu hainbat krisi gainjarri dituen agertoki konplexu batean? Inprobisazioak eta pertsona bakar baten intuizioak ez dute jada funtzionatzen. Ez dago berrikuntzan arrakasta bermatzen duen formula magikorik, baina badago bide argi bat: zaintza lehiakor PROZESU sistematikoa eta proaktiboa ezartzea erronka estrategiko baten inguruan. Abiapuntua ere argia da: parte hartzen duten pertsonen talde arina osatzea. Gero, aukerak detektatzeko eta azkar aprobetxatzeko prozesuan egunez egun entrenatu eta hobetzea besterik ez da geratzen.
Jardunaldi birtual honetan, zaintza lehiakorrari buruzko hausnarketa-prozesua kudeatzeko zenbait ideia emango dira.
Saioaren aurreko autodiagnostikoa
• Zelan zaindu? →Erakunde bakoitzaren egungo zaintza-prozesuaren ebaluazioa
• Nola fokatu? →Erakunde bakoitzaren ingurune lehiakorraren ebaluazioa
Saioaren edukia
• Kontzeptuak: estrategia eta informazio estrategikoa.
• PROZESUAREN faseak: lehiaren zaintza sistematizatzea eta kudeatzea.
• Bide-orria: zaintzatik berrikuntzara.
Bideratzailea
Juan Carlos Vergara
Nafarroako Unibertsitateko Ingeniari Industriala. Bartzelonako Unibertsitatean Espainia eta Europar Patenteetan gradu-ondoa. Aenor-eko GT6/CTN166 kide. Sistema, zaintza-sareak eta adimen estrategikoen ezarpen eta automatizazioan espezializatua. CDE Inteligencia Competitiva-ko gerentea. Gaur egun Hontza plataforma garatzen kode irekian eta GPL lizentzian.
Euskalit-ek koordinatua.
Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.