Agertoki zurrunbilotsuetan berrikuntzak egiteak ingurune lehiakorra zaintzea, aukerak identifikatzea eta azkar erantzutea eskatzen du. Hori lortzeko, zaintza lehiakorrerako prozesu sistematiko eta proaktiboa egituratu eta ezarri behar da, ikuspegi estrategikoarekin, inplikatutako pertsonen talde bizkorretan oinarrituta. Eusko Jaurlaritzaren helburua euskal enpresetan berrikuntza-estrategia indartzea da, eta, alde horretatik, SPRI eta EUSKALIT arlo horretan laguntza eskaintzeko ekimenetan ari dira lanean. Innobideak-prestakuntza programaren barruan, ezinbesteko modutzat jotzen den modulu bat diseinatu da, enpresek beren estrategia ezarri eta kudeatzeko prozesuari nola heldu hausnar dezaten.
Jardunaldi honetan, zaintza lehiakorrari buruzko hausnarketa-prozesua kudeatzeko zenbait ideia emango dira.
Saioaren edukia
- Estrategia eta informazio estrategikoa.
- Sistematizatzea eta zainketa lehiakorra kudeatzea.
- Zaintzatik berrikuntzara
Bideratzailea
Juan Carlos Vergara
Nafarroako Unibertsitateko Ingeniari Industriala. Bartzelonako Unibertsitatean Espainia eta Europar Patenteetan gradu-ondoa. Aenor-eko GT6/CTN166 kide. Sistema, zaintza-sareak eta adimen estrategikoen ezarpen eta automatizazioan espezializatua. CDE Inteligencia Competitiva-ko gerentea. Gaur egun Hontza plataforma garatzen kode irekian eta GPL lizentzian.
Euskalit-ek koordinatua.