Bilatu ekitaldia

WEBINARRA: Merkatuaren aurretiko kontsulta: EKPboat proiektua – ONTZIGINTZA JASANGARRIKO ERRONKA


2023ko ekainaren 2an 10:00etatik 11:30etara

BERRIKUNTZA EROSKETA PUBLIKOAREN ERRONKAri buruzko saio informatibo batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu, ONTZIGINTZA JASANGARRIKO soluzio berritzaileak bilatzeko.- EKPboat (EKPboat). Honen helburua da aisia-erabileretarako eta/edo erabilera profesionaletarako luzera txikiko ontzien ingurumen aldetik iraunkorrak diren fabrikazio- eta operazio-teknologien garapena bizkortzea.

 

Zer helburu du?

EKPk kudeatutako kirol-portuen % handi bat ontziek betetzen dute. Ontzi horien eraikuntzak hondakin ugari sortu ditu historikoki, eta birziklatzea eta aprobetxatzea oso garestia eta teknikoki konplexua da.

Gaur egun, EKPk bere ontziak erosi behar ditu portu-lanak egiteko, eta lan horiek fabrikatzeko eta funtzionatzeko garaian ingurumenari ahalik eta inpaktu txikiena eragitea nahi du.

Garapen teknologikoaren faseetan landu behar diren erronka tekniko nagusiak honela adieraz daitezke:

  • Eraikuntza: Ontzia eraikitzeko material egokienak bilatzea (kroskoa + egitura + estalkia), ingurumenean duten eragina kontuan hartuta.
  • Motorizazioa: Propultsio elektrikoko metodoak erabiltzea, itsasontziak behar bezala jardun dezan, gas- eta soinu-isurpenak neurri handi batean gutxituz eta erregai fosilen erabilera murriztuz.
  • Birkarga: Motor elektrikoa operatzeko sare elektrikoaren erabilera minimizatzea; horretarako, energia berriztagarria lortzeko sistemen erabilera maximizatu behar da, hala nola eguzki-plaka fotovoltaikoak, haize-sorgailu txikiak edo hidrosorgailuak.

EKPboat proiektuak portu-ontzi baten prototipoa izan nahi du, erabat operatiboa, denboraldi esanguratsu batean (18 hilabete inguru), soluzio hori portu-erabileretarako egokia dela frogatzeko.

Horregatik guztiagatik, Webinar honen bidez, Merkatuaren aurretiko kontsultaren helburu nagusiei eta kontratazio-organoaren beharrei erantzuna emanez gero lortu ahal izango liratekeen onurei buruzko informazio guztia eskuratuko duzu.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu hurrengo esteka: Reto de Construcción Naval Sostenible – Proyecto EKPboat – SPRI


								

Egitaraua

Merkatuaren aurretiko kontsulta: EKPboat proiektua - ONTZIGINTZA JASANGARRIKO ERRONKA

10:00
Ongietorria eta sarrera

SPRI

10:15
Erronkaren aurkezpena, merkatuaren aurretiko kontsulta

EKP

10:45
Berrikuntzako erosketa-prozedura

SPRI

11:15
Galde-eskeak



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Berdintasuna enpresetan: lege-esparrutik balio-ekarpenera


Jornada virtual 2024.12.17 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Berritzea balioa sortuz: produktu eta zerbitzu berriak


Jornada virtual 2024.12.19 / 09:30

Copyright © SPRI 2024