Bilatu ekitaldia

BasKeep KONNEKT Enpresen Jardunaldia – Konektatu zure etorkizunarekin, konektatu zure hurrengo inbertitzailearekin


2023ko urriaren 4an 09:00etatik 13:00etara

Urriaren 4an Baskeepek topaketa oso berezia egingo du Euskadiko industria-ekosistemaren alde egiteko interesa duten euskal enpresa industrialentzat eta inbertitzaileentzat. Jardunaldiaren helburua da euskal enpresa industrialak gainditu behar dituzten erronkak ezagutzea inbertsio, finantzaketa eta gai juridikoetako aditu nagusien eskutik.

Zer da BasKeep?

BasKeep Spri Taldearen lehen aplikazioa da, euskal industria-enpresak inbertitzaileekin konektatzeko gai dena, eta helburu gisa du Euskadiko enpresa-sarea sustatu eta etorkizunean haien negozioak sendotzea.

Zergatik joan BasKeep Konnektera?

Finantza, lege-arloko eta enpresa entitateetako ordezkari garrantzitsuak bertan elkartzen dira euskal enpresa industrialek bere bizi-zikloan zehar gainditu behar dituzten erronkak planteatzeko, hala nola ondorengotzak eta belaunaldi-erreleboak, berregituraketak edo ekoizpen-unitateen salmentak, bai eta enpresa-taldeen hazkuntza eta osaketa ere. Topaketa honetan hainbat konponbide eta tresna erakutsiko dira, enpresek beren lehiakortasuna hobetu eta hazten jarraitzeko aukera izan dezaten.

Nori dago zuzenduta?

Kapitalaren bila ari diren Euskadiko enpresa industrial guztiei eta Euskadin inbertitzeko aukera berrien bila ari diren inbertitzaileei.

Egitaraua

09:00
Sarrera eta ongietorria bertaratuei.

09:30
Jardunaldiaren hasiera SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Zuzendari Nagusi Aitor Urzelairekin.

09:35
1. Mahai-ingurua: Ondorengotzak eta/edo belaunaldi-erreleboa.

- Moderatzailea: Gaizka Zulaika, AEFAMEko zuzendari nagusia.
- Pascal Gómez, Auxitec-eko presidentea.
- Iñaki López Gandasegui, Kaizaharra Corporación Empresarial-eko presidentea.
- Elisabeth Errasti, Cuatrecasas-eko bazkidea (fiskalitate korporatiboa).

10:20
2. Mahai-ingurua: Berregituraketak eta ekoizpen-unitateen salmenta.

- Moderatzailea: Nuria Meler Ginés, Konkurtso Edukien arduraduna LA LEYn.
- Itsaso Santos, PKF Attest-eko Kaudimengabezia eta Berregituraketen Arloko arduraduna.
- Luis Miguel Sánchez Velo, Banco Santander - Berregituraketen Aholkularitza Juridikoko zuzendaria Banco Santanderren.
- Jose María Tapia, Bilboko Merkataritzako 3. zenbakiko Epaitegiko magistratua.

11:05
3. Mahai-ingurua: Hazten ari diren enpresak eta industria-taldeak finkatzea.

- Moderatzailea: Laura Izaguirre, Spri Taldeko Industria Garapeneko arduraduna.
- Aitor Alapont Echaniz, P4Q-ko CEOa.
- Idoia Bengoa, Talde Gestión S.G.E.I.C.-eko zuzendari nagusi korporatiboa.
- Marco Pineda, Mirai investments-eko zuzendari nagusia.

11:50
BasKeepen aurkezpena.

11:55
Jardunaldiaren amaiera Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailburu Arantxa Tapiarekin.

12:00
Aperitiboa

Tokia
Sala CRAI Universidad de Deusto, Bilbao (Bizkaia)

Sala CRAI Universidad de Deusto
Edificio CRAI Universidad Deusto



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2023