Bilatu ekitaldia

BDIH Konexio – Jornada informativa


2021ko uztailaren 23an 10:00etatik 11:30etara

BDIH KONEXIO programaren 2021 deialdiari buruz ospatuko den webinarrean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Programa honen helburua euskal industriari laguntzak ematea da, Basque Digital Innovation Hub eta Europako DIHetan teknologia digital eta iraunkorrekin saiakuntzak egiteko.

Zein da helburua?

Webinar honetan, BDIH KONEXIO programan parte hartzeak eskaintzen dituen abantailak eta parte hartzeko xehetasun guztiak aurkeztuko dira. Gainera, BDIHa osatzen duten nodo bakoitzeko arduradunek hauen ezaugarriak azalduko dizkizute, baita enpresen eta BDIHren arteko lankidetzari esker lortutako onurak ere.

Eguneko agenda

  • 10:00 – Ongietorria eta aurkezpena
  • 10:05 – BDIH KONEXIO programaren aurkezpena | Susana Larrea Trantsizio estrategikoak –SPRI Taldea
  • 10:30 – BDIHko Guneen aurkezpena
    • 10:30 – Robotika malgua| Damien Salle, TECNALIA
    • 10:35 – Fabrikazio gehigarria | César Pérez, LORTEK
    • 10:40 – Zibersegurtasuna | Iratxe Martin, BCSC (Basque Cyber Security Center)
    • 10:45 – Material berriak | Ibon Ocaña, CEIT
    • 10:55 – Makina adimendunak eta konektatuak | Rafael Lizarralde, IDEKO; Ricardo López, AIC
    • 11:00 – Elektrizitate-sare Digitalak | Begoña Molinete, Cluster de Energía
    • 11:05 – Gailu-medikuak eta Osasun Digitala | Manuel Montejo, TECNALIA
  • 11:10 – Galderak eta erantzunak
  • Amaiera

Norentzat da?

Egoitza Euskadin duten eta BDIH KONEXIO programan parte hartuz beren balio-katean teknologia berriak sartu nahi dituzten manufaktura-enpresa industrialentzat da webinar hau.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024