Bilatu ekitaldia

Eraginkortasun energetikoa babesteko programak – Araba


2020ko martxoaren 12an 10:00etatik 11:30etara

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak EEEren “Eraginkortasun energetikorako laguntza-programak” laguntzak aurkezteko jardunaldira gonbidatzen zaituzte. Jardunaldia martxoaren 9an, 10ean eta 12an, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban izango da, 10:00etatik 11:30era, eta EEE-Energiaren Euskal Erakundearekin elkarlanean egingo dugu.

Jardunaldian, honako laguntza hauek aurkeztuko dira, eta guztiak egongo dira urriaren 31ra arte edo aurrekontua agortu arte indarrean:

  • Eraginkortasun energetikoa industrian.
  • Inbertsioak eraginkortasun energetikoan eta eguzki-energia termikoan sektore tertziarioan.
  • Inbertsioak eraginkortasun energetikoan eta eguzki-energia termikoan tokiko administrazio publikoaren sektorean.
  • Inbertsioak biomasaren aprobetxamendu energetikoaren instalazioetan.
  • Inbertsioak aprobetxamendu geotermikoaren instalazioetan.
  • Inbertsioak autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien instalazioetan.
  • Inbertsioak itsas teknologia energetiko berriztagarri berriak erakutsi eta balioztatzeko.
  • Inbertsioak garraio eta mugikortasun eraginkorrean.
  • Inbertsioak ibilgailu eraginkor eta alternatiboetan.

Azkenik mahai-ingurua egingo da sor daitezkeen galderei erantzuteko, eta networking-kafe batekin amaiera emango zaio jardunaldiari.

Toki mugatuak. Baieztapena eskatzen da.

Tokia
Eraikin Nagusia - Arabako Teknologi Parkea, Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava)

Eraikin Nagusia - Arabako Teknologi Parkea
Hermanos Lumiere Kalea, 11, 01510 Vitoria-Gasteiz, Araba, España



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2023