Bilatu ekitaldia

Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak 2020an euskal enpresei eskainiko dizkieten Laguntza eta Zerbitzuen aurkezpena – Gipuzkoa


2020ko martxoaren 6an 09:30etatik 11:00etara

SPRI Taldeak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako erakundeak) 254 milioi euro banatuko ditu aurten euskal ETE, startup, industria eta teknologia-zentroentzat. Helburua da 2020an aurrera eraman ditzatela teknologiako, zibersegurtasun industrialeko, ekintzailetzako, enpresen sustapen eta nazioartekotzeko, berrikuntzako eta 4.0 Industriako proiektuak, horretarako beraizik sortutako hainbat laguntza- eta finantzaketa-programaren bitartez. Kopuru hori iazkoa baino ia % 8 gehiago da.

2020ko laguntzak, zerbitzuak eta tresnak baldintza hauek betetzen dituztenentzat

• startup bat martxan izatea, ideia bat edukitzea eta bazkideak edo finantzaketa bilatzea.
• beren nazioarteko hedapena azkartu nahi izatea.
• laguntza behar izatea beren proiektuetan konponbide teknologikoak txertatzeko.
• ideia berri bat izatea, enpresan hobekuntza bat egin nahi izatea edo aurten bultzatuko ditugun proiektu berritzaileetan parte hartu nahi izatea.
• argi izatea zein garrantzitsua den lan-ingurunea ziberrerasoetatik babestea.
• hazkunde-fasean egotea eta finantzaketa behar izatea.
• beren negozio-ereduan digitalizazio estrategiak txertatzeko asmoa izatea.

Badauzkagu baliabideak euskal enpresei euren erronkak gainditzen laguntzeko. Laguntzak, zerbitzuak eta tresnak, ETEek produktu berriak garatu ditzaten edo enpresa-ideiak eta -ekimenak martxan jar ditzaten arlo hauetan: I+G, Berrikuntza, Digitalizazioa, EIKTak, 4.0 Industria, Zibersegurtasuna, Ekintzailetza eta Nazioartekotzea.

 

Bi ordutan erraz ikusiko duzu zer dagoen zuretzat

Formatua horretarakoxe diseinatuta dago. ETEek bereziki, eta oro har euskal industriak, gehi interesatuta dauden beste enpresa eta pertsona batzuek ere hobeto ezagutuko dute baliatu ditzaketen porgramen eta jaso dezaketen finantzaketaren funtsa.

 

Hizlariak

Itziar Epalzak (Teknologi Parkeen Sareko zuzendari nagusia),
Aitor Cobanerak (SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria) eta
Ainhoa Ondarzabalek (Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendaria)

Egitaraua

09:30
Arlo hauetako laguntza programa eta zerbitzuen aurkezpena:

Teknologia eta Berrikuntza, 4.0 Industria eta Zibersegurtasuna.
Enpresen Sustapena eta Ekintzailetza.
Nazioartekotzea
Arrisku kapitala

Tokia
Auditorio. Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa, Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)

Auditorio. Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa
Mikeletegi Pasealekua, 53, 20009 Donostia, Gipuzkoa

Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
Laguntzak

Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak 2020an euskal enpresei eskainiko dizkieten Laguntza eta Zerbitzuen aurkezpena – Bizkaia


Auditorio - Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia Zamudio (Bizkaia) 2020.03.03 / 09:30
Image
Laguntzak

Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak 2020an euskal enpresei eskainiko dizkieten Laguntza eta Zerbitzuen aurkezpena – Araba


Auditorio. Parque Tecnológico de Álava Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) 2020.03.04 / 09:30
Image
Laguntzak

Eraginkortasun energetikoa babesteko programak-Gipuzkoa


Gela Digitala- Parkeko Eraikin nagusia Donostia-San Sebastian (Gipuzkoa) 2020.03.09 / 10:00

Copyright © SPRI 2020