Negozio eta jarduera ekonomiko berrien sorrera Euskadiko enpresa-sarearen historiaren parte izan da. Gure “enpresa ekintzaileen” lan molde horrek, are garrantzi handiagoa hartzen du gaur egungo ziurgabetasun- eta aldaketa-testuinguruan, non enpresa askok lehiakortasun-berrikuntza behar duten arriskuak murrizteko, aldaketa teknologikoei aurre egiteko, aukerak aprobetxatzeko (trantsizio hirukoitza: digitala, berdea eta soziosanitarioa) eta diru-sarrera eta errentagarritasun iturri berriak sortzeko.
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk, lankidetzan arituz BIC zentroekin, enpresa-negozio berrien garapena sustatu nahi dugu, gure industria-sarea berritzeko palanka gisa. Horregatik:
- “Enpresa ekintzaileei” buruzko jardunaldi batzuk antolatu ditugu, esperientzia errealetan eta gure inguruan sustatutako negozio berrietan oinarrituta.
- Enpresen eskura laguntza-programa berri bat jartzen dugu, epe ertain eta luzera hazteko eta enplegua sortzeko ahalmena duten proiektu berriak sistematikoki aztertu, sortu eta bultzatzeko: Barnekintzaile 2022 programa berria.
Publiko hartzailea
- Industria-jarduerak garatzen dituzten edo zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten enpresen jabeak eta zuzendaritza-taldeak
Jardunaldiaren helburuak
- Gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea.
- Negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko “enpresa ekintzaileen” esperientziak partekatzea.
- Enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea.
- Antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea.
Egitaraua
Programa
Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria. David Montero, BIC Arabako zuzendaria.
Guillermo Arregui. Ekintzailetzan aditua Radar Venturesen.
• Novargi - Juan Manuel Caubilla
• I+Med – Manu Muñoz
Imanol Cuétara, SPRIko Ekintzailetza eta Garapen Ekonomikoaren arduraduna.
Maitane Txabarri, BIC Arabako teknikaria.