Negozio eta jarduera ekonomiko berrien sorrera Euskadiko enpresa-sarearen historiaren parte izan da. Gure “enpresa ekintzaileen” lan molde horrek, are garrantzi handiagoa hartzen du gaur egungo ziurgabetasun- eta aldaketa-testuinguruan, non enpresa askok lehiakortasun-berrikuntza behar duten arriskuak murrizteko, aldaketa teknologikoei aurre egiteko, aukerak aprobetxatzeko (trantsizio hirukoitza: digitala, berdea eta soziosanitarioa) eta diru-sarrera eta errentagarritasun iturri berriak sortzeko.
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk, lankidetzan arituz BIC zentroekin, enpresa-negozio berrien garapena sustatu nahi dugu, gure industria-sarea berritzeko palanka gisa. Horregatik:
1. “Enpresa ekintzaileei” buruzko jardunaldi batzuk antolatu ditugu, esperientzia errealetan eta gure inguruan sustatutako negozio berrietan oinarrituta.
2. Enpresen eskura laguntza-programa berri bat jartzen dugu, epe ertain eta luzera hazteko eta enplegua sortzeko ahalmena duten proiektu berriak sistematikoki aztertu, sortu eta bultzatzeko: Barnekintzaile 2022 programa berria.
Publiko hartzailea
- Industria-jarduerak garatzen dituzten edo zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten enpresen jabeak eta zuzendaritza-taldeak
Jardunaldiaren helburuak
- Gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea.
- Negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko “enpresa ekintzaileen” esperientziak partekatzea.
- Enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea.
- Antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea.
Egitaraua
Programa
Leyre Madariaga -DESMA, Joseba Goikouría – BIC BIZKAIA EZKERRALDEA eta Olatz Goitia – BEAZ
Ignacio Rocchetti – LOOP
Jon Ander Aguirrebengoa – EMICA SOLAR
Imanol Cuétara – SPRI