Erakusleak

Fabrikazio aurreratuan lider diren eta 4.0 industriarako konponbideak eskaintzen dituzten euskal enpresa erreferenteek gune bat izango dute beren teknologia- eta zerbitzu-eskaintza aurkezteko bertaratuei.

Zure enpresak zeresan handia dauka.

 

Erakusketak toki ona izan ohi dira enpresek beren burua ezagutzera emateko, eta Basque Industry 4.0 ekitaldian ahalegin berezia egin dugu ingurune egoki bat sortzeko eta ingurune horretan harrera egiteko 4.0 industriarako azken eskaintza teknologikoak eta konponbideak aurkeztu nahi dituzten euskal enpresa guztiei. Aurreko edizioan 130etik gora enpresak parte hartu zuten stand-gunean eta ekitaldia nazioarteko erreferente bihurtu zen kontaktuak egiteko, enpresa arteko lankidetza sustatzeko eta negozio-akordioak ixteko.

 

Basque Industry 4.0 ekitaldian negozioetarako gune bat izan dezakezu zure enpresarentzat, eta ekitaldiaren web orrian onlineko ikusgarritasuna lortuko duzu zure markarentzat. Aukera paregabea harremanak egiteko eta enpresen arteko lankidetza bultzatzeko.

 

Jarri harremanetan gurekin, eta txosten bat bidaliko dizugu informazio guztiarekin.

The Meeting Point 2019 hastera doa

Day
Hour
Minute
Second