Ba al zenekien Britainia Handiko ondasun-inportazioen % 23k UKCA markaketa behar dutela? Inportazio horietatik % 50 Europatik datoz, non aurkitzen diren Erresuma Batura esportatzen duten euskal enpresen ondasunak.
UKCA (UK Conformity Assessed) markaketa Erresuma Batuko markaketa-araudia da, Britainia Handian (baina ez Ipar Irlandan) merkaturatzen diren zenbait produkturentzat finkatu zena 2021eko urtarrilean. CE markaketari buruzko araudi eta zuzentarauen pean dauden produktu gehienak UKCA markaketaren aplikazio-eremu barruan daude oraindik, baina 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, CE markaketa duen produktu bat Erresuma Batuan saldu nahi bada, produktu horrek UKCA markaketa ere izan beharko du eta markaketa horri dagozkion arauak bete beharko ditu.
Jardunaldi honetan azalduko da araudi honek zein sektoretan duen eragina eta zein baldintza bete behar diren markaketa lortzeko. Era berean, aztergai izango da Brexit-aren ondoren euskal enpresa esportatzaile eta inportatzaileei zuzenean eragiten dien beste araudi bat, alegia, Erresuma Batuko jatorri-arauena, aipamen berezia egingo zaielarik automobilgintza, ekipo-ondasun eta gailu medikoen sektoreei.
Egitaraua
Programa
Ainhoa Ondarzabal and.
Kontseilari delegatua
Basque Trade & Investment / Nazioartekotzeko Euskal Agentzia
José Luis Briceno jn.
Director of Trade and Investment & H. Consul, Northern Spain,
Department for International Trade
Eva Prada
Zuzendaria
British Chamber of Commerce
Emily Spearpoint Walsh
UKCA International Engagement Manager, Trade and Investment Negotiations (Goods)
Enpresa, Energia eta Estrategia Industrialerako Ministerioa (BEIS), Erresuma Batuko Gobernua (*)
Rachael White and.
Senior Policy Advisor
Enpresa, Energia eta Estrategia Industrialerako Ministerioa (BEIS), Erresuma Batuko Gobernua (*)
Francisco Álvarez jn.
Public Policy Attaché
Enbaxada britainiarreko ordezkaria
Moderatzailea: Maite Subinas and.
Enpresentzako Zerbitzuen arduraduna, Basque Trade & Investment / Nazioartekotzeko Euskal Agentzia