Bilatu ekitaldia

2023ko urtarrilaren 1etik aurrera derrigorrezkoa den Erresuma Batuko UKCA markaketari (UK Conformity Assessed) buruzko jardunaldia


2022ko uztailaren 12an 12:00etatik 13:30etara

Ba al zenekien Britainia Handiko ondasun-inportazioen % 23k UKCA markaketa behar dutela? Inportazio horietatik % 50 Europatik datoz, non aurkitzen diren Erresuma Batura esportatzen duten euskal enpresen ondasunak.

UKCA (UK Conformity Assessed) markaketa Erresuma Batuko markaketa-araudia da, Britainia Handian (baina ez Ipar Irlandan) merkaturatzen diren zenbait produkturentzat finkatu zena 2021eko urtarrilean. CE markaketari buruzko araudi eta zuzentarauen pean dauden produktu gehienak UKCA markaketaren aplikazio-eremu barruan daude oraindik, baina 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, CE markaketa duen produktu bat Erresuma Batuan saldu nahi bada, produktu horrek UKCA markaketa ere izan beharko du eta markaketa horri dagozkion arauak bete beharko ditu.

Jardunaldi honetan azalduko da araudi honek zein sektoretan duen eragina eta zein baldintza bete behar diren markaketa lortzeko. Era berean, aztergai izango da Brexit-aren ondoren euskal enpresa esportatzaile eta inportatzaileei zuzenean eragiten dien beste araudi bat, alegia, Erresuma Batuko jatorri-arauena, aipamen berezia egingo zaielarik automobilgintza, ekipo-ondasun eta gailu medikoen sektoreei.

Egitaraua

Programa

12:00
Ongi-etorria

Ainhoa Ondarzabal and.
Kontseilari delegatua
Basque Trade & Investment / Nazioartekotzeko Euskal Agentzia

José Luis Briceno jn.
Director of Trade and Investment & H. Consul, Northern Spain,
Department for International Trade

Eva Prada
Zuzendaria
British Chamber of Commerce

12.10
Aurkezpena: UKCA marking araudia (ukitzen dituen sektoreak)

Emily Spearpoint Walsh
UKCA International Engagement Manager, Trade and Investment Negotiations (Goods)
Enpresa, Energia eta Estrategia Industrialerako Ministerioa (BEIS), Erresuma Batuko Gobernua (*)

Rachael White and.
Senior Policy Advisor
Enpresa, Energia eta Estrategia Industrialerako Ministerioa (BEIS), Erresuma Batuko Gobernua (*)

12.40
Aurkezpena: Automobilgintza, ekipo-ondasun eta gailu medikoen sektoreetarako jatorri-arauak

Francisco Álvarez jn.
Public Policy Attaché
Enbaxada britainiarreko ordezkaria

13.10
Galderak eta solasaldia

Moderatzailea: Maite Subinas and.
Enpresentzako Zerbitzuen arduraduna, Basque Trade & Investment / Nazioartekotzeko Euskal Agentzia

13:30
Lunch-a

Tokia
Abba Euskalduna Hotela, Bilbao (Bizkaia)

Abba Euskalduna Hotela
abba Euskalduna hotel, Ventosa Bidea, 34, 48013 Bilbao, Biscay



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
Nazioartekotzea

Basque Women in Global Business Gathering 2024


Gran Hotel Domine Bilbao (Bizkaia) 2024.05.09 / 17:00
Nazioartekotzea

Mexikoko Osasun Produktuen Araudi Esparrua


Webinar 2024.05.16 / 17:00
Nazioartekotzea

Osasun-sektorearen ikuspegi orokorra eta osasun-produktuen arau-esparrua Txilen


Webinar 2024.05.22 / 15:30

Copyright © SPRI 2024