B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 bosgarren saioan, oztopoak hautsi eta proiektuak nazioarteko merkatuetara hedatu dituzten emakume ekintzaileen kasu inspiratzaileak erakutsiko ditugu. Gainera, barne-ekimenak eta -proiektuak bultzatzearen garrantzia jorratuko dugu, enpresen barruan aldaketa eta hedapena lortzeko funtsezko elementu gisa, eta horrek erakunde baten presentzia globala nabarmen bultza dezakeela azalduko dugu.
Parte-hartzaileak motibatzeko eta proiektu berrien garapena gidatu eta sustatzeko beharrezko tresnez hornitzeko dago diseinatuta saio hau; hala, hazkunderako eta etengabeko hobekuntzarako bideak ireki nahi dira.
Funtsezko gaitasunak:
- Ikuspegi estrategiko orokorra
- Proiektuen lidergoa
- Aldaketaren kudeaketa
- Enpresa-erresilientzia
Egitaraua
5º saioa B-WOMENIN Global: Nazioarteko ikuspegia duten proiektu berrien emakumezkoen bultzada
Basque Trade & Investment
Modera:
Azucena Castro, zerbitzu teknikaria Basque Trade & Investment
Parte hartzen dute:
Marta Cantabrana Serrano Bazkide fundatzailea eta zuzendari nagusia 3C Metrology
Matxalen Uriarte, Founder & CEO UNIVERSAL OMICS
Marta Prado Larburu, CoFounder & CEO INCOTRANS eta DS4T
Edurne Ruiz de Arcaute
Conexiones Improbables zuzendaria