Ordua: 10:00 (UTC+1, Euskadi); 9:00 (UTC+0, Erresuma Batua)
Testuingurua:
Erresuma Batuko industria aeroespaziala munduko bigarren handiena da, Estatu Batuen atzetik, eta Europako handiena. Mundu mailako merkatuan % 17ko partaidetza zuen 2019an, eta esportazioek dute pisurik handiena: guztizko ekoizpenaren % 98.
Herrialdea mundu mailako puntu bikaina da motorrak, helikopteroak, hegalak, egiturak eta sistema aeronautikoak diseinatzeko eta ekoizteko. Gainera, MRO sektore oparoa du, eta Erresuma Batuan zehar eta handik abiatuta hegan egiten duten aireontzi ugariri ematen die arreta urtero.
Erresuma Batuak hornidura-kate oso garatua du, sektore aeroespazialeko 3.000 enpresa baino gehiago eta zuzeneko eta zeharkako 282.000 lanpostu baino gehiago baititu. Halaber, osagaien eta ekipoen inportazioaren mende dago. Hortaz, negozio-aukera garrantzitsuak eskaintzen ditu, bereziki, hegazkinen edo motorren modelo berrien fabrikazioan eta teknologia aurreratuen erabileran (esaterako, material konposatuak, fabrikazio aditiboa eta hodeiko plataforma informatikoak).
Euskadiko enpresa askok dute interesa haien proiektuak Erresuma Batuan garatzeko edo ekintza komertzial berriak hasteko.
Helburua:
Erresuma Batuko sektore aeronautikoaren egungo errealitatea, erronkak eta beharrak Euskadiko balio-kate aeroespazialari hurbiltzea da webinarraren helburua, sektoreko eragile garrantzitsuen hitzaldien bidez. Hainbat gai landuko dira, hala nola helburu teknologikoak, ekosistema aeroespazialaren garapena, ekoizpen- eta erosketa-politikak, eta euskal enpresen esperientziak.
Nori bideratuta:
Sektore aeroespazialeko balio-katearekin lotutako euskal enpresetako eta erakundeetako arduradun komertzialak (zuzendariak edo teknikariak).
Egitaraua
Idioma: Inglés
Ms. Clara Holgado, BasqueTrade & Investment UK
Ms. Isabella Fudge, International Policy Manager, Aerospace Technology Institute (ATI)
Mr. Tony Allen, Strategy Executive, Rolls-Royce
Ms. Lisa Charlesworth, Head of Fan & Combustion Systems (FCS) Operating Unit. ITP Aero
Mr. Andrew Mair, Chief Executive Officer (CEO), Midlands Aerospace Alliance
Conducted by Ms. Clara Holgado, BasqueTrade & Investment UK