Testuingurua
Datozen 15 urteetan, Txina munduko abiazio-merkaturik handiena izatera bideratua dago. Ondorioz, bere bidaiari-hegazkinak egiteko gaitasuna handitu eta bere kate industriala garatuko ditu. Zentzu horretan, bere OEM nagusia den COMAC, mundu mailan, sektore aeronáutikoaren agente nagusietariko bat bihurtuko da.
Gaur egun, COMACek hegazkin komertzialen bi programa ditu ekoizpenean (ARJ21 eta C919) eta beste bat ari da garatzen (C929). C919, alegia, A320neo eta 737 MAX familien aurkaria, ziurtatu berri da, eta, hala, herrialdearen autosufizientziarantz urrats garrantzitsua eman du.
Lidergorako bidean, COMACek, atzerriko enpresentzako ere, negozio-aukerak sortuko ditu, bereziki Txinak oraindik lantzeko dituen teknologien eta helburutzat ezarritako kalitate-mailak lortzea ahalbidetuko dioten makina-erreminta eta beste ekipamendu batzuen inguruan.
Helburua:
Jardunaldi honetako helburua Euskadiko enpresei COMACekin goi-mailako kontaktuak erraztea eta bere beharrak eta helburuak ezagutzeko aukera eskaintzea da. Era berean, Euskadiko enpresek beraien gaitasunak eta soluzioak azaldu ahal izango dizkiete.
Nori bideratuta:
Euskadiko enpresa, Teknologi zentru eta sektore aeronautikoan aktibitate daukan edozein entitate.
Sektore aeronautikorako soluzioak dituzten ekipo-ondasunen fabrikatzaileak.
Egitaraua
Hizkuntza: ingelesa
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena saila
Eusko Jaurlaritza
SHEN Bo, Presidenteordea,
COMAC
Javier Piñán, Berrikuntzaren arduraduna,
HEGAN
AERNNOVA
SENER AEROESPACIAL
TECNALIA
DANOBATGROUP
- Presidenteordea, COMAC
- Programen Kudeaketa eta Sistemen Ingeniaritza Saileko zuzendari nagusiaren ondokoa, COMAC
- Erosketen eta Hornitzaileen Kudeaketaren Departamentuko gerenteorde nagusia, COMAC
- Erosketa eta Hornidura Saileko zuzendaria, COMAC Shanghai Aircraft Design and Research Institute
- Europako Bulegoko Senior Manager, COMAC
B2B batzarretan parte hartu nahi baduzu, baieztatu ezazu mesedez helbide elektroniko honetan idatziz: ilopez@basquetrade.eus