Testuingurua:
Basque Trade & Investmentek 2023ko azken hiruhilekoan zabaldu zuen Montrealen (QC), bere bulego komertzial berria eta handik eskaintzen dizkie zerbitzuak herrialde hartan interesa duten Euskal enpresei.
Kanada Eusko Jaurlaritzaren 2021-2024 aldirako nazioartekotze-estrategian lehenetsitako herrialdeetako bat da. Ekonomia finkatutzat jotzen da, merkatu konplexutzat, baina erakargarritasun handikoa eta nazioartean jarduera handia duten bezeroentzako sarbide handikoa, bereziki teknologia eta sektore espezifikoetan, eta euskal enpresen presentzia txikia duena.
BT&I-ren azken azterketan, arrisku- eta aukera-adierazle batzuk kuantifikatzen ziren, eta Kanada maila globaleko 10 herrialde interesgarrienen artean zegoen. Era berean, merkatu horretan, gaur egun, Euskadi bere potentzialaren azpitik esportatzen ari da, duela gutxi egindako azterlanen arabera; aldiz, badirudi, EBrekin ituna sinatu zenetik, Kanadako enpresak direla bi merkatuen arteko hesien murrizketa hori gehien aprobetxatzen ari direnak.
Ekitaldi honetan, herrialdeko negozioen giroa eta euskal enpresentzako aukera-sektore batzuk aurkeztuko dira, arreta berezia jarriz EIKT sektoreetan, energia berriztagarrietan eta aeronautikoan. Era berean, Kanadan ezarritako euskal enpresek beren esperientzia arrakastatsuak partekatuko dituzte herrialdean.
Azkenik, bertaratzen diren enpresak parte-hartzaileetako edozeinekin bildu ahal izango dira, besteak beste, Kanadak Espainiarako eta Andorrarako duen enbaxadako eta Basque Trade & Investment erakundeak Kanadan duen bulegoko langileekin.
Egitaraua
Mikel Amundarain, Industriako sailburuordea,
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Eusko Jaurlaritza
Wendy Drukier, Kanadako enbaxadorea Espainian eta Andorran,
Kanadako Enbaxada Espainian eta Andorran
David Cormier, zuzendaria,
Basque Trade & Investment, Kanada
Fernando Goñi. Agregatu komertziala,
Kanadako Enbaxada Espainian eta Andorran.
- Unai Extremo, CEO, VIRTUALWARE,
- Iñigo Otegi, Ingeteam Hydro-Managing Director, INGETEAM
Jordan Guardo, Senior Manager, PwC,
BAT
Moderatzailea, Asís Fernando, EIKT sektoreko teknikaria, Basque Trade & Investment