Bilatu ekitaldia

Australian Renewable Energy Info Day


2024ko martxoaren 18an 12:00etatik 15:00etara

Testuingurua:

Australiako energia berriztagarriaren merkatuak inbertsiorako eta hazkunderako ingurune egokia eskaintzen du honako hauei esker: baliabide natural ugariak, gobernuaren laguntza, energia garbiaren eskaera gero eta handiagoa eta araudi egonkorra. Ezaugarri horiei esker, Australia helmuga erakargarria da Euskadiko enpresarentzat eta energia berriztagarrien arloan dituen proiektuentzat.

BasqueTrade Australia bulegoa laster irekiko dutela ikusita, eta WindEurope Bilbao astearekin bat eginez, jardunaldi hau antolatzeko aukera izango dugu, Australiako merkatu-aukerak energia berriztagarrien sektoreko Euskadiko enpresei helarazteko.

Helburua:

Jardunaldiaren helburua da Australian, bertako eragile eta agintari nagusien eskutik, energia berriztagarrien merkatuan dauden merkataritza-ikuspegiak eta lankidetza-aukerak aztertzea, Euskadiko enpresentzat erabilgarri dauden aukeren ikuspegi zehatza eskainiz.

Nazioartean zabaldu nahi duten enpresentzat aukera paregabea izango da Australiako energia berriztagarrien merkatua azter dezaten. Horrek guztiak honako hauetarako aukera eskainiko die:

  • Australiako energia berriztagarrien sektoreko agintari eta eragile nagusiekin konektatzea.
  • Australiako merkatuko negozio- eta lankidetza-aukerak aztertzea.
  • Australian eragiketak finkatu eta hazten laguntzeko informazio estrategikoa lortzea.

Ondoren, solasaldi bat eskainiko da, Euskaditik planteatutako erronkei aurre egiteko estrategiak aztertzeko, herrialdean negozioa sortzeko prozesuan laguntzeko tresnak eskaintzeko eta dagoeneko lurralde hartan ezarrita dauden Euskadiko enpresen proiektuei jarraipena emateko.

Nori bideratuta:

Energiaren sektoreko Euskadiko enpresak. Bereziki, Sare Adimendunen, Eguzki Energiaren, Energia Biltegiratzearen eta Energia Eolikoaren azpisektoreetan inplikatutako enpresak. Enpresa horiek beren intereseko edukiak aurkituko dituzte, Australiako gobernuak orain arte aurkeztutako planak oinarritzat hartuta.

Egitaraua

Language: English

12:00
Ongietorria Euskadira

Ainhoa Ondarzabal
Basque Trade & Investment

12:10
Australia eta Euskadiren arteko harremanei buruzko sarrera

• Sophia McIntyre, Australiako enbaxadorea Espainian.
• Elena Laburu, Investment Director,, Australian Trade and Investment Commission (Austrade)

12:20
Energia berriztagarriak eta biltegiratzea Australian

• Kris McCoy, Senior Climate, Energy and Resources Counsellor, Department of Climate Change, Energy, Environment and Water (DCCEEW), Australian Federal Government.

12:40
Offshore Wind Victoria estatuan

13:00
Mahai-ingurua: Euskadiko enpresak Australian

Energiaren euskal klusterrak aurkeztua

13:40
Galderak eta erantzunak

• Gönül Serbest, Commissioner for Victoria to Europe, Middle East, Türkiye and Africa
• Anne-Sophie Boulet, Investment Director Europe, Global VIC, Victorian government,
• Russell Canning, New South Wales Trade & Investment Manager - Austrade

Jardunaldiaren moderatzailea

Lander Diego
Nazioartekotze Euskal Agentzia

14:00
Networking Lunch-a

Nazioartekotze Euskal Agentziaren kortesia

Tokia
Yimby Sota, Bilbao (Bizkaia)

Yimby Sota
Yimby Sota, Gran Vía de Don Diego López de Haro, 45, 48009 Bilbao, BIzkaia



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024