Bilatu ekitaldia

Basque Women in Global Business Gathering 2024


2024ko maiatzaren 9an 17:00etatik 19:00etara

“B-WOMENIN Global Business Gathering 2024” topaketak elkarrizketa eraikitzailea bultzatzea eta nazioartekotzearen eremuan emakumeen ahalduntzea sustatzea du helburu. Gainera, Meeting & Expanding programa berria aurkeztuko da, emakumeen garapen profesionala indartzeko eta gure enpresen hazkunde globalean giltzarri gisa duten posizioa sustatzeko diseinatua.

Enpresa arloko pertsona guztiei zuzenduta dago, bereziki erabaki-postuetan daudenei, bai eta nazioartekotzean interesa dutenei ere. Topaketa hau esperientziak partekatzeko eta ideiak trukatzeko plataforma paregabea da, nazioartekotasuna eta genero-berdintasuna binomioan aurrera egiteko, enpresa-sektorearen lehiakortasunaren zutabe gisa, berrikuntza, talentua eta irismen globala sustatzen baititu.

Ikerketak, elkarrizketa inspiratzaileak eta eztabaida-panelak aurkeztuz, topaketak bertaratutako ikusleen ezagutza aberastea du helburu, baita Euskadin enpresa-ingurune inklusiboagoa eta bidezkoagoa sortzeko ekintza motibatzea ere.

Egitaraua

Basque Women in Global Business Gathering 2024

16:30
Harrera

17:00
Irekiera eta ongietorri hitzak

Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.

Agendaren ikuspegia eta Meeting & Expanding 2024 programaren sarrera

Ainhoa Ondarzabal,, Basque Trade & Investmenteko kontseilari ordezkaria.

17:10
“Emakumeen presentzia nazioartekotutako Euskadiko enpresan” azterlanaren emaitzen aurkezpena.

Elixabet Legarreta, Adimen Lehiakorreko kudeatzailea, Basque Trade & Investment

17:20
Elkarrizketa Danja Frech-ekin “Aldaketa bultzatuz: pentsamendu anitzaren botere” (ingelesez)

Aurkezlea: Alicia Santamaria, Alemaniako Basque Trade & Investmenten zuzendaria

Danja Frech, ex-Managing Director and EVP People & Business Functions Sky Deutschland GmbH komunikabideen enpresan.

17:45
Enpresa arloko nazioartekotzearekin lotutako ahalduntzeari buruzko mahai-ingurua, B-WOMENIN Global Meeting & Expanding ekitaldiko kolaboratzaileekin

Moderatzailea: Ainhoa Ondarzabal, Basque Trade & Investmenteko kontseilari ordezkaria.

Irati Aguirrezabala, Strategic Global Projects Manager Hach enpresan

Iratxe Las Hayas Madariaga, kontseilari independentea eta Managing Partner-a Smart Jidoka aholkularitza-enpresan

Lorea Aristizabal Abasolo, Garapen Korporatiboko zuzendaria, CIE Automotive

18:30
Networking koktela rooftop terrazan

Tokia
Gran Hotel Domine , Bilbao (Bizkaia)

Gran Hotel Domine
Mazarredo Zumarkalea, 61



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Nazioartekotzea

Mexikoko Osasun Produktuen Araudi Esparrua


Webinar 2024.05.16 / 17:00
Nazioartekotzea

Osasun-sektorearen ikuspegi orokorra eta osasun-produktuen arau-esparrua Txilen


Webinar 2024.05.22 / 15:30

Copyright © SPRI 2024