Ordua: 15:00 (UTC+2 Euskadi); 10:00 (UTC-3 Sao Paulo)
Testuingurua:
Brasil dugu Latinoamerikako lehen ekonomia, eta baita ere pandemiaren hasieratik bilakaera onena izan duenetako bat. Etorkizunari begira, aurreikuspen onenak eskaintzen dituen Latinoamerikako herrialdeetako bat da. Halere, askotan iruditzen zaigu urrun dagoen herrialde bat dela, eta zaila eta konplikatua dela han negozioak egitea. Webinar honen asmoa da euskal enpresek Brasilen aurki ditzaketen zailtasunak detektatzea eta zailtasun horiei aurre egiteko tresnak finkatzea.
Helburua:
Ezagutzera ematea zeintzuk diren Brasileko merkatura sartzeko aukerak eta oztopoak, merkatu horrek eskaintzen dituen negozio-aukerak eta merkatu horretarako sarbide desberdinak.
Nori zuzenduta:
Brasilen kokatuta ez dauden euskal enpresei, baldin negozio-aukerak aurkitu nahi badituzte Brasilen eta zailtasunak badituzte haren funtzionamendua ulertzeko. Aurkezpenaren zati bat orokorra izango da, hau da, edozein motatako industriari zuzendua, eta bigarren zatiak, aldiz, informazio fiskala eta merkatukoa emango du energia, aeronautika eta automobilgintza sektoreetako enpresentzat.
Egitaraua
Iñaki Gambus
Basque Trade& Investment-ek Brasilen duen bulegoko zuzendaria
Leonardo Briganti
Briganti Advogados bulegoko zerga arloko bazkide arduraduna
Iñaki Gambus
Basque Trade& Investment-ek Brasilen duen bulegoko zuzendaria
Leonardo Briganti
Briganti Advogados bulegoko zerga arloko bazkide arduraduna
Juliana Raffo
Briganti Advogados bulegoko koordinatzaile juridikoa
Iñaki Gambus
Basque Trade& Investment-ek Brasilen duen bulegoko zuzendaria