Bilatu ekitaldia

Energia eolikoaren arloko Japonia-Euskadi misio komertziala


2023ko apirilaren 20an 09:00etatik 13:00etara

2023ko apirilaren 20an, 9:00etatik 13:00era (UTC+1, CEST)

Testuingurua:

Basque Trade & Investment-Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren helburua da Euskadiren eta Japoniaren arteko harreman komertzialak bultzatzea, 2022an bulego berri bat ireki ondoren Tokion.

Basque Trade & Investment jardueren egitarau bat garatzen ari da Japonia-Euskadi urtearen karietara. Egitarau horren barruan kokatzen da sektore eolikoko euskal enpresei zuzendutako ekitaldi hau.

Helburua:

Japoniako negozio-aukerak aurkeztea euskal enpresei Japoniako energia eolikoaren balio-kateko enpresa garrantzitsuenetako batzuen eskutik, eta  Euskadiko eta Japoniako enpresen elkar ezagutza sustatzea eta elkarrekiko aliantzak sortzea, bai Estatuan eta bai nazioartean.

Euskadin inbertitzeko interesa piztea Japoniako enpresen artean, eta alderantziz.

Energia eolikoaren sektoreko enpresa-garapeneko jarduerak aurkeztea.

Euskadi eta Japoniako enpresen arteko aliantzak sustatzea (hirugarren merkatuetakoak barne).

Jomuga publikoa:

Japoniako merkatuan interesatuta dauden energia eolikoaren sektoreko enpresak.

Jardunaldira etorriko diren Japoniako enpresa eolikoak:

  • Energy Agency Fukushima
  • Tohoku Bolt Manufacturing
  • Seidensha
  • Eurus Energy
  • KEPCO
  • Cosmo Eco Power
  • JREJapan Renewable Energy Cooperation)
  • Toshiba Energy Systems & Solutions Corporation
  • TEPCO Renewable & Power
  • MITSUI & CO. EUROPE PLC Madrid Office
  • Marubeni Europower Limited – Portugal Branch
  • MUFG Bank (Europe)  Spain Branch     
  • Mitsubishi Corporation London & Spain Branches
  • Sumitomo Corporation Europe
  • Marubeni Energie Deutschland GmbH
  • Nippon Carbon Europe GmbH

Tresnak:

B2B matching: https://wind-japanese-basque-networking.b2match.io/signup

Egitaraua

Agenda (hizkuntza: ingelesa)

9:00
Ongietorria

Ainhoa Ondarzabal, zuzendari nagusia,
Basque Trade & Investment

9:10
Japoniako energia eolikoaren politika eta merkatua

Takayuki Terasawa, Energia Eolikoaren Politika,
Japoniako Ekonomia, Merkataritza eta Industria Ministerioa

9:25
Itsasoko energia eolikoko proiektuen finantzaketa

Jean Vercoutter,
Proiektu energetikoen finantzaketako zuzendaria,
MUFG Bank (Europe), UK branch

9:35
Euskadiko energia eolikoa - Industriako balio-katea

Marcos Suárez, Energia Eolikoaren proiektuaren arduraduna
Energiaren Euskal Klusterra

9:50
Iberdrolaren nazioarteko estrategia eolikoa

José Oriol Hoyos, Administrazio Kontseiluko presidentea,
Iberdrola Renovables Internacional, S.A.U.

10:10
Galdera/erantzunak, Kafea - Networking-a

10:45
B2B bilerak Euskadiko enpresen eta Japoniako ordezkaritzaren artean

B2B bileretan parte hartzeko klikatu gorago agertzen den URL helbidean

12:00
Bazkaria - Networking-a

Tokia
Torre Iberdrola, 29th floor, Bilbao (Bizkaia)

Torre Iberdrola, 29th floor
Torre Iberdrola, Plaza Euskadi, Nº.5, Bilbao

Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
b · women in global

4º saioa B-WOMENIN Global: Trebetasun globalak hobetzea


Cámara de Comercio de Bilbao Bilbao (Bizkaia) 2024.10.23 / 17:00
Nazioartekotzea

Topaketa birtuala: Proiektuak eta Aukerak Kolonbiako Portu Garapenean


Jornada virtual 2024.10.24 / 16:00
Nazioartekotzea

Automobilgintza: Sektorearen egungo eta etorkizuneko panorama Europan


Jornada virtual 2024.11.12 / 10:00

Copyright © SPRI 2024