Bilatu ekitaldia

ETEei zuzendutako nazioartekotzea sustatzeko laguntza-programen aurkezpena


2024ko ekainaren 13an 10:00etatik 11:00etara

Tetuingurua:

Joan den maiatzean argitaratu ziren EHAAn Zabaldu eta Sakondu programen oinarri arautzaileak, eta ekainean Elkartu eta Pilotu programak argitaratzea ere aurreikusita dago.

Programa horiek euskal enpresa txiki eta ertainek hainbat laguntza-modalitatetan nazioartekotzea sustatzeko egiten duten ahalegina finantzatzen dute, nazioartekotze-proiektuen, lankidetzako nazioartekotze-proiektuen eta ekintzailetza-izaeraren berezko ezaugarriak kontuan hartuta.

Urtero bezala, aurtengo ekitaldiko deialdien berrikuspenak kontuan hartzen du aurreko ekitaldian programen administrazioan eskuratutako esperientzia, enpresa-proiektuen bilakaeraren testuinguruan, eta, era berean, zehaztapen berriak sartzen ditu, batez ere Euskadiko Dirulaguntzen Lege berria indarrean jartzearen ondoriozkoak.

Helburua:

Jardunaldi honen helburua da enpresen nazioartekotzea sustatzeko programen laguntzen potentzialtasuna ezagutaraztea eta, era berean, gune bat uztea bertaratutako enpresek zuzeneko galderak egin diezazkieten eskabideen ebaluazio teknikoaz eta laguntzetan duten kokapenaz arduratzen diren pertsonei.

Nori bideratuta:

2024an nazioartekotze-proiektuak dituzten sektoreetako enpresa txiki eta ertainak (ETEak).

Egitaraua

10:00
Aurkezpena eta ongietorria

Iñaki Ezkurra, Enpresa eta talentuentzako finantza-laguntzen arduraduna,
Basque Trade & Investment

10:05
ETEak nazioartekotzeko laguntza-programen 2024ko ekitaldiko deialdien aurkezpena

Programak eta zerbitzuak kudeatzen dituen taldea
SPRI y Basque Trade & Investment

10:40
Q&A

Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
b · women in global

4º saioa B-WOMENIN Global: Trebetasun globalak hobetzea


Cámara de Comercio de Bilbao Bilbao (Bizkaia) 2024.10.23 / 17:00
Nazioartekotzea

Topaketa birtuala: Proiektuak eta Aukerak Kolonbiako Portu Garapenean


Jornada virtual 2024.10.24 / 16:00
Nazioartekotzea

Automobilgintza: Sektorearen egungo eta etorkizuneko panorama Europan


Jornada virtual 2024.11.12 / 10:00

Copyright © SPRI 2024