Bilatu ekitaldia

Euskal enpresei Horizonte Europan parte hartzen laguntzeko estrategia


2022ko apirilaren 29an 09:30etatik 13:00etara

Streaming hemen eta orain

Sarrera

Europako Ikerketa eta Berrikuntza Esparru Programa berriak, HORIZONTE EUROPAk, urtebete darama martxan, eta enpresek eta ZTBESko  agenteek Horizonte Europan parte hartzea sustatzeko ezarritako neurriak abian jartzeko eta ezagutarazteko unea da. Era berean, aurreko Horizonte 2020 programan lortutako emaitzen balantzea ere egingo da.

Jardunaldiaren helburuak

  • Euskal I+G+b nazioartekotzearen ekarpena eta inpaktua balioestea.
  • Horizonte Europak euskal enpresentzat dituen aukerak aurkeztea.
  • H2020n lortutako emaitzen berri ematea. H2020n euskal partaidetzari buruzko txostena aurkeztea.
  • Enpresek Horizonte Europan parte hartzen laguntzeko Estrategia aurkeztea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP 2030) zati gisa.
  • I+G+b nazioartekotzea sustatzeko neurriei buruzko informazioa ematea. EEN Basque (Enterprise Europe Network) proiektu/hitzarmen berriaren aurkezpena egingo da.

Norentzat

Enpresak, Klusterren Erakunde Dinamizatzaileak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak, I+G+bn eta/edo I+G+bko Europako Esparru Programan espezializatutako aholkulariak.

Antolatzaileak

Eusko Jaurlaritza, SPRI, Innobasque eta EEN Basque (Enterprise Europe Network).

 

Egitaraua

Programa

09:30
Irekiera instituzionala

Arantxa Tapia - Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.

09:45
H2020ren Emaitzak (Eztabaida-mahaia)

Moderatzailea: Leire Bilbao, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia, Innobasque.

• H2020ren esparruan lagundutako proiektuetan izandako esperientzia arrakastatsuak.

• AVS ADDED VALUE INDUSTRIAL ENGINEERING SOLUTIONS S.L.
Cristina Ortega, Espazioko zuzendaria
• ETXE-TAR, S.A.
Patxi Samaniego, Berrikuntzako zuzendaria
• WALTER PACK
Gorka Litago, I+G Saileko teknikaria

• H2020ren Euskal Parte-hartzeari buruzko Txostenaren emaitza nabarmenak (2014-2020)
Leire Bilbao, Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia, Innobasque.

10:45
Kafe etenaldia

11:15
Hitzaldi nagusia

«Global megatrends & transformations: Horizon Europe’s contribution to tackle those challenges»,
Carlos Morais, Mariya Gabriel, Europako Berrikuntza, Ikerketa, Kultura, Hezkuntza eta Gazteria komisarioaren kabineteko kidea. Europako Batzordea

11:35
Horizonte Europaren aukerak (Eztabaida-mahaia)

Moderatzailea: Cristina Oyón, Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria, SPRI

• Nola lagun diezaieke enpresei Horizonte Europak.
Beñat Bilbao, Deputy Head of Unit - DG RTD. Europako Batzordea.

• Euskadirako interes handiko deialdiak Horizonte Europan.
Juanan Arrieta, I+Gko nazioarteko proiektu/programen arduraduna, Ideko.

• Enpresek Horizonte Europan parte hartzen laguntzeko estrategia.
Alberto Fernández, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria, Eusko Jaurlaritza.

• Enterprise Europe Network, ETEen I+G+B jarduera nazioartekotzeko tresna.
Cristina Oyón, Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria, SPRI

12:45
Itxiera

Estíbaliz Hernáez Laviña, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea.

Tokia
Auditorio del Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa , Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)

Auditorio del Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa
mikeletegi pasalekua 53, auditorio



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa


Jornada virtual 2024.04.23 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Bezeroaren DNA. Bezeroari zuzendutako enpresa-kultura sortzea


Jornada virtual 2024.04.25 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa


Jornada virtual 2024.04.30 / 09:30

Copyright © SPRI 2024