SPRIk, Innobasquek eta BEAZek, Enterprise Europe Network (EEN) euskal partzuergoko kideek, esparru-programa berriaren partaidetza-arauen berritasunei buruzko informazio-jardunaldi bat antolatu dute, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) eta Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroaren Horizonte Europako lege- eta finantza-gaietarako Harremanetarako Puntu Nazionalen (National Contact Points – NCPs) taldearekin lankidetzan.
Jardunaldiaren helburuak:
Jardunaldian, xehetasunez aztertuko dira kostuak kalkulatzeko metodologietan izandako aldaketak, hirugarren aldeetako berrikuntzak eta finantzaketa-modu berriak, hala nola “Lump Sum” eredua (oroharreko prezioan), epe laburrean garrantzi nabarmena duena. Gainera, “Corporate MGA” (dirulaguntzetarako hitzarmena) berriak Horizonte Europaren dokumentuetan eta laguntza-gidetan dituen inplikazioak baloratuko dira.
Era berean, Enterprise Europe Network (EEN) euskal partzuergoak euskal enpresei beren I+G+b nazioartekotzen laguntzeko zerbitzuak ezagutzera emango dira.
Nori zuzenduta:
Jardunaldia enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitzetako, ikerketa-zentroetako, ikerketa sanitarioko institutuetako eta haien fundazioetako eta abarretako kide diren eta I+G+b arloan zuzendaritza-ardurak edo erantzukizun teknikoak dituzten pertsonei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzenduta dago.
Aurkezpenak deskargatu
- Hirugarren alderdiak eta partzuergoaren akordioak
- Langile-kostuak
- Beste kostu batzuk eta Lump Sum eredua
- EEN Basque Aurkezpena
Egitaraua
Programa
Cristina Oyón, Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria. SPRI
Carmen Bello. Harremanetarako Puntu Nazionala. FECYT.
Carmen Bello.Harremanetarako Puntu Nazionala. FECYT.
Andrés Martínez, Puntu Nazionala, CDTI.
Andrés Martínez, Puntu Nazionala, CDTI.
Arturo Antón, EEN Basque-ko koordinatzailea, SPRI
KPEak lege- eta finantza-alderdietarako.