HEGAN Basque Aerospace Cluster-ek, SPRIrekin, Enterprise Europe Network (EEN) euskal partzuergoko koordinatzailearekin, Garapen Teknologiko eta Berrikuntzarako Zentroarekin (CDTI) eta Espainiako Espazio Agentziarekin (AEE) lankidetzan, jardunaldi hau antolatu du, non aeronautikarekin eta espazioarekin lotutako gaietan I+G+B proiektuak garatzeko deialdiak aurkeztuko dira.
Jardunaldiaren Helburuak
Jardunaldiaren helburu nagusia CDTIren Laguntza Nazionalak aurkeztea eta aztertzea da, PERTE Aeroespazialaren eranskinean berrikuntzak nabarmenduz, aeronautikaren sektorera bideratutako deialdia kontuan hartuta, Programa Teknologiko Aeronautikoaren jarraipena dena, eta AEEk eta hurrengo Programa Teknologiko Espazialak eskaintzen duten aukerak.
Halaber, Horizonte Europan 2025erako abiazio sektorearen orientazio estrategikoa aurkeztuko da, Clean Aviation eta SESAR 3 barne. Horretarako, Harremanetarako Puntu Nazionalak (NCP) izango dira, deialdien finantzaketa-aukerei eta proposamenen prestakuntzari buruzko informazioa emateko. Azkenik, Enterprise Europe Network-en (EEN) bidez, euskal enpresei laguntzeko zerbitzuak aurekztuko dira, haien I+G+b proiektuak nazioartekotzeko helburuarekin.
Nori zuzenduta
Jardunaldia I+G+Bn zuzendaritza- edo teknika-erantzukizunak dituzten enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterreko, aholkularitzako eta abarreko pertsonei zuzenduta dago, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei ere.
Elkarrizketak CDTI eta EEN-rekin
Jardunaldia amaitu ondoren, bilerak egin ahal izango dira Horizonte Europa programaren Harremanetarako Puntu Nazionalarekin (NCP) eta Enterprise Europe Network sareko adituekin. Ideia edo proiektu-proposamen bat berrikusteko interesa izanez gero, mezu elektroniko bat bidaltzera gonbidatzen zaitugu, jpinan@hegan.com helbide elektronikora.
Erregistroa HEGANen webgunearen bidez egiten da, esteka honetan.
Egitaraua
Egitaraua
HEGAN.
Raúl García, CDTI teknikaria.
Jose María Pérez, Programa Nazionalen saileko burua, Espainiako Espazio Agentzia.
Juan Francisco Reyes, Abiaziorako NCP Horizonte Europan, CDTI.
Susana Larrea, Enterprise Europe Network, SPRI.
Aldez aurretik eskatuta.