Ordua: 12:00 (UTC+01:00, Euskadi); 11:00 (UTC +00:00, Londres)
Urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean immigrazioari buruzko araudi berria Erresuma Batuan, eta EBn zegoen pertsonen zirkulazio askea aplikatzeari utzi zitzaion. Aldaketa horiek Erresuma Batuarekin merkataritza egiten duten euskal enpresei edo herrialde horretan filialak dituztenei eragiten diete.
Ekitaldian “Brexit eta Mugikortasuna: Erresuma Batua lantzea, bizitzea edo bisitatzea” txostena aurkeztuko da, BasqueTradek Londresen duen bulegoak egina. Halaber, honako alderdi hauek aztertuko dira:
- Lan-oniritziak: motak, eskaerak eta kostuak.
- Negozio-bidaiak: bidaia-baldintzak, bisarekin eta bisarik gabe.
- Ezarritako enpresak: nola kontratatu Europako langileak.
- Erresuma Batuan bizi diren Europako langileak.
- Covid-19ko pandemiaren ondoriozko bidaia-murrizketak.
Webgune hau BasqueTradek Londresen duen bulegoak antolatu du eta Newland Chase nazioarteko adituen babesa izango du.
Egitaraua
GUIA PRACTICA DE INMIGRACION, VIAJES DE NEGOCIOS Y REQUISITOS DE ACCESO AL REINO UNIDO
Pablo Fano, Londresko BasqueTrade bulegoko zuzendaria
Diana Matsinde, Senior Immigration Manager Newland Chase UK
Roger Llaveria, Sales Manager Newland Chase ES