Testuingurua:
Japonia-Euskadi urtearen karietara, Eusko Jaurlaritzaren Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) helburutzat hartu du bi herrialdeen arteko harreman komertzialak dinamizatzea. 2022an Tokioko bulego berria ireki ondoren, Basque Trade & Investment-ek txosten batean bildu ditu euskal enpresek Japonian aurki ditzaketen aukera sektorialak. Horrela beraz, txosten horrek aztergai ditu Japoniako aukera-sektoreak, euskal enpresek Japonian aprobetxatu ditzaketen merkatu-nitxoak identifikatzeko.
Basque Trade & Investment eta Japoniak Espainian duen Enbaxada jardueren egitarau bateratu bat garatzen ari dira Japonia-Euskadi urtearen karietara. Egitarau horretan kokatzen da ekitaldi hau, zeinetan aurkeztuko baita Euskadi-Japonia urteari begira antolatutako jarduera ekonomikoen egitaraua eta gorago aipatutako txostena.
Japoniako Enbaxadako eta Eusko Jaurlaritzako / Basque Trade & Investment-eko ordezkariez gain, ekitaldian orobat parte hartuko dute Japoniako Kanpo Merkataritzako Agentziako (JETRO) ordezkariek, Espainiako enpresari japoniarren elkartekoek (SPAIN NISSHO) eta OSG IBERICAko zuzendari nagusiak. Helburua da euskal enpresek izan dezatela Japoniak emandako ikuspegi bat identifikatutako aukera-sektoreei eta sektore horietan arrakasta izateko giltzarriei buruz.
Japonia-Euskadi urte honen helburu nagusia da bi herrialdeen arteko harreman ekonomikoak sustatzea sektore jakin batzuetan, zeintzuetan sinergia handiak dauden eta potentzial handia ere bai aliantzak sortzeko bi lurraldeetako enpresen artean, kontuan hartu behar baitira Euskadiko eta Japoniako kluster industrialen nahiz teknologi zentroen ezaugarriak eta baita ere garatzen dituzten abangoardiako teknologia bereziak.
Helburua:
Euskal enpresa sentsibilizatzea Japoniako negozio-aukeren inguruan, eta Euskadiko zein Japoniako enpresen arteko harremanak eta aliantzak bultzatzea bai Estatuan eta bai nazioartean, Japonia-Euskadi urtearen karietara antolatuko diren jardueren bidez. Horretarako:
- Euskal inbertsioaren interesa Japoniarantz bideratuko da
- Japoniako aukera-sektoreei buruzko txostenaren emaitzak aurkeztuko dira
- Japonia-Euskadi urtearen karietara programatutako negozioen garapenerako jarduerak aurkeztuko dira
- Euskadi eta Japoniako enpresen arteko aliantzak sustatuko dira (hirugarren merkatuetakoak barne)
Jomuga publikoa:
Euskal enpresariak oro har, eta bereziki, automobilgintza, energia berriztagarri, gailu mediko, IKT eta makina-erreminta sektoreetako enpresetakoak.
Egitaraua
Baieztatzeko
Eusko Jaurlaritza
Takahiro Nakamae
Japoniaren Espainiako enbaxadorea
Takaharu HORINOUCHI
JETRO Spain agentziako zuzendari nagusia
Basque Trade & Investment
Sr. Daisuke Chihara
SPAIN NISSHO elkarteko presidentea
(Espainiako enpresari japoniarren elkartea)
Sr. Tomohiro Mashida
OSG IBERICAko zuzendari nagusia
Moderatzailea:
Basque Trade & Investment