Testuingurua:
Basque Trade & Investment-ek The US Machine Tool Market: Forecast and Opportunities jardunaldira gonbidatzen zaitu. Jardunaldi hori AFM Cluster, AMT (The Association for Manufacturing Technologies) eta BECekin batera antolatu da.
Estatu Batuak merkatu ezaguna eta nabarmena da euskal enpresentzat, eta soluzioak eta ekipoak saltzen dira, eragile eta banatzaileekin egindako merkataritza-akordioen bidez, edo ordezkaritza propioen bidez. Hala ere, kasu batzuetan, Estatu Batuak herrialde edo merkatu bakarreko ikuspegiarekin landua izan da, geografikoki elkarrengandik urrun dauden estatu edo merkatu multzo gisa baino, eta horrek ez du bere erosketa ahalmen guztia aprobetxatzea ahalbidetu.
Azken ekitaldietan, EAEko hainbat enpresak eguneratu egin dute Estatu Batuetako merkatuei ekiteak dakarren interpretazioa, eta beren salmenta-estrategia birplanteatu dute, edo beren merkataritza-sarea berritzeko prozesuei ekin diete.
Jardunaldian, Makina-Erreminta sektoreko hizlari nabarmenek Estatu Batuetako sektorearen egungo eta etorkizuneko egoeraren berri emango digute, eta salmenta-emaitzarik onenak lortzeko estrategia komertzialei buruz duten ezagutza eta esperientzia partekatuko dute.
Helburua:
Sektoreak AEBetan gaur egun duen eta etorkizunean izango duen egoerari buruzko informazioa ematea, eta horri heltzeko merkataritza-estrategietan ezagutza eta esperientzia partekatzea, estrategia horietako bakoitzaren abantaila eta desabantailetan sakonduz.
Nori bideratuta:
AEBn jarduera edo interesa duen Euskadiko Makina-erreminta sektoreko enpresa
Egitaraua
Hizkuntza: Ingelesa
Mr. Aitor Urzelai, General Director,
SPRI Group
Mr. Xabier Basañez, CEO,
BEC Bilbao Exhibition Centre
Mrs. Jurdana Izagirre, Director,
Basque Trade & Investment USA
Mr. Douglas K. Woods, President,
AMT - The Association for Manufacturing Technology
Mr. Xabier Ortueta,, CEO,
AFM – Advance Manufacturing Technologies
Mr. Carlos Lasa, Partner,
Garrigues
- US distributor TBD,
- ONA EDM, Mr. Sergio Ruiz de Larrea, Commercial Director,
- AMT, Mr. Douglas K. Woods, President
Moderator: Mrs. Jurdana Izagirre, Basque Trade & Investment USA