Bilatu ekitaldia

Nazioarteko lankidetza teknologikoa: 2024ko finantzaketa-aukerak


2024ko urtarrilaren 16an 09:30etatik 13:00etara

Nazioarteko lankidetza teknologikoa: 2024ko finantzaketa-aukerak

Sarrera

Euskal ETEa bazara, zure sektorea edozein dela ere, nazioarteko lankidetza teknologikoak zure ekoizpen-prozesuak optimizatzen eta zure produktuen edo zerbitzuen kalitatea hobetzen lagun dezake. CDTIren 2024rako Nazioarteko Deialdien Planak I+G+b nazioartekotzeko prozesuetan sartzeko aukera emango dizu, baita zure enpresak merkatu globaletan duen posizionamendua hobetu ere. Jardunaldi honetan, baliabide hauek erabili dituzten euskal enpresen kasu arrakastatsuak ere azalduko dira, eta interesa duten erakundeek aldebiko elkarrizketak egin ahal izango dituzte Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroko (CDTI) ordezkariekin.

Jardunaldiaren helburuak

Jardunaldi honen helburu nagusia EAEko enpresa txiki eta ertainei nazioarteko lankidetza teknologikoko proiektuen finantziazio-aukerak ezagutaraztea da, beren gaitasun teknologikoak indartzeko eta, aldi berean, beren produktu, prozesu eta zerbitzuek merkatu globaletan duten eragina handitzeko.

CDTIk 2024rako Nazioarteko Deialdien Plana aurkeztuko du, gaur egun zenbait herrialdeentzat irekita dagoena, hala nola Txina, Japonia, India, Malaysia, Brasil eta Txile. Aldi berean, 48 herrialderekin lankidetzan aritzeko deialdi aldebakarrekoa aurkeztuko da, hainbat eten-datarekin, ETEen arteko akordioak (Eurostars, Innowwide) eta akordio sektorialak, Prima eta urte osoan deialdi irekian funtzionatzen duten beste programa batzuk (Iberoeka eta Eureka ekimenak). AFM, Advanced Manufacturing Technologies, EUREKA klusterrek eskaintzen dituzten aukerak, hurrengo deialdiak eta laguntzen ezaugarriak aurkeztuko ditu.

Gainera, jardunaldian zehar euskal enpresen arrakasta kasuak erakutsiko dira eta Enterprise Europe Network-en laguntza zerbitzuak azalduko dira.

Nori zuzenduta

Ekitaldia I+G+Bn zuzendaritza edo teknika-erantzukizunak dituzten enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterreko edo aholkularitzako pertsonei eta ZTBESko agenteei zuzenduta dago.

Aldebiko bilerak CDTIrekin:

Informazio-saioaren ondoren, interesa duen erakundeek aldebiko bilera bat eskatu ahal izango dute CDTIko ordezkariekin, beren ideia edo proiektu-proposamena berrikusteko. Horretarako, izena emateko formularioa bete beharko da, urtarrilaren 12a baino lehen.

SPRIk, Innobasquek eta BEAZek antolatu dute jardunaldi hau, Enterprise Europe Network (EEN) jardueren eremuan, euskal I+G+b-ren nazioartekotzea sustatzeko.

 

Aurkezpenak deskargatu

Egitaraua

AGENDA

9:30-9:45
Ongietorria

Alberto Fernández. Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendaria. Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumen saila. Eusko Jaurlaritza.

9:45-10:30
Nazioarteko Lankidetza Teknologikoko Programak CDTIn

Pilar de Miguel, Kanpo Teknologiako Ekintza saila, CDTI

10:30-11:15
Hitzarmen kofinantzatuak Europan: Eurostars-3, Innowwide eta hitzarmen sektorialak

Óscar Fernández, Lankidetza Teknologikoko Zuzendari Laguntzailea, CDTI

11:15-11:45
Kaferako etenaldia

11:45-12:25
Euskal enpresen arrakasta-kasuak

"Aplikazio industrialetarako aerogel ekologikoko estaldura isolatzaile termikoa" proiektua

Espainia-Malasia kooperazioa (CDTI - CDTI-MIGHT)
Javier Baztan. Diversification and New Business Manager. EIKA, S.COOP.

"GIGAN-2: Hiru batean sentsorea hegalen flexioan, kargetan eta errendimendu handiko aerosorgailuetarako haize-baldintzetan" proiektua

EUROSTARS-2 programa
Eder Murga. Operazio zuzendaria. Nabla Wind Hub
Ahmed Moussa. Business Development zuzendaria. Nabla Wind Hub

12:25-12:45
EUREKA klusterrak

Aritz Arteche. AFM - SMART bulegoa.

12:45-13:00
Enterprise Europe Networken zerbitzuak nazioarteko lankidetzarako

Arturo Antón. Enterprise Europe Network. SPRI

13:10-15:00
Aldebiko bilerak CDTIrekin

Informazio-saioaren ondoren, interesa duen erakundeek aldebiko bilera bat eskatu ahal izango dute CDTIko ordezkariekin, beren ideia edo proiektu-proposamena berrikusteko helburuarekin

Tokia
Auditorio, SPRI - Edificio Plaza Bizkaia, Bilbao (Bizkaia)

Auditorio, SPRI - Edificio Plaza Bizkaia
Edificio plaza bizkaia



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
Berrikuntza

I+G+b arloan lankidetza finantzatzeko aukerak – Segurtasun Zibila (Cluster 3 – Horizon Europe)


Oteiza Entzunaretoa, Bizkaia Aretoa Bilbao (Bizkaia) 2024.07.09 / 09:15

Copyright © SPRI 2024