Testuingurua:
Biozientzia/osasunaren sektoreko enpresek mundu mailako bokazioa dute eta globalizazioak, protekzionismoak, teknologia berriek eta negozio-ereduetan txertatutako oinarrizko aldaketek nazioarteko merkataritzarako erronka berriak planteatu dituzte. Araudia gero eta konplexuagoa da. Gainera, kontuan izan behar da sektore horretako enpresek eskaintzen dituzten produktu motak (lagin biologikoak, kultibo zelularrak edo materialak) direla eta, garraiatzeko eta kontserbatzeko baldintza bereziak behar direla.
Helburua:
Jardunaldi honen helburua da produktuak esportatzeko prozesuan edo nazioarteko merkataritzan hasi diren edo halakoak esportatzen dituzten enpresen zalantzak argitzea eta ezagutzak ematea.
Jardunaldi teoriko-praktiko horretan, era askotako gaiak jorratuko dira:
- Nazioarteko merkataritza arloan aduanen jarduketa aztertzea.
- Kanpo-merkataritzako nazioarteko eragiketek dituzten kostuak ezagutzea.
- Ikuspegi teoriko-praktikotik abiatuta INCOTERM aztertzea. Esku hartzen duten alderdien artean merkantziarekin lotutako arriskuaren eta kostuen banaketa zehazteko erabiltzen den terminoa da.
- Nazioarteko garraio arloko alternatibak eta figurak ezagutzea.
- Esportazio-lanetarako beharrezko oinarrizko dokumentazioa ezagutzea.
Nori bideratua:
Produktuak esportatzen dituzten eta, horrenbestez, nazioarteko merkataritza eta aduanak ezagutu behar dituzten bio-osasunaren arloko enpresak.
Egitaraua
Azucena Castro, Osasun Sektoreko. arduraduna,
Basque Trade & Investment
Idoia Muñoz, gerentea,
Basque Health Cluster
María José Díaz, Presako Pakete Zerbitzuaren negozio-arduraduna,
Aero-Ferr
Koldo de la Cruz, Worldwide Regional Account Executive,
FedEx
Beatriz Iñarritu, Kudeaketa, Nazioarteko Merkatuak, Europar Batasuneko Ekonomia,
Deusto Business School
Marta Prado, CEO,
Incotrans