Bilatu ekitaldia

Offshore haize-energiaren egoera Brasilen


2023ko ekainaren 13an 15:00etatik 16:30etara

2023ko ekainaren 13a / 15:00etatik 16:30era

Testuingurua:

Brasil onshore haize-energiaren sektoreko merkatu nagusietako bat izan da, eta offshore sektorean ere erreferente izan nahi du. Haizearen kalitatea eta sakonera txikiko itsasertza dela-eta, Brasilen potentzial handia dago offshore haize-energiaren ekoizpen lehiakorrerako. Gainera, herrialdearen zenbait berezitasuni esker (adibidez, ongarrietarako hidrogenoaren barne-kontsumoa), teknologia hori ez dago energia ekoiztera bakarrik bideratuta, eta, horrela, haren beharra areagotzen da.

Webinarrean gai hauek jorratuko dira:

Offshore haize-energiaren ekoizpenaren potentziala eta perspektibak Brasilen.
– Brasilen offshore haize-parkeak garatzeko arau-esparruaren egoera.
Offshore haize-energiaren sektorearen garapena gida dezaketen Brasilgo merkatuaren berezitasunak.
– Produkzio-katea eta erronkak

Helburua:

Offshore haize-energiaren sektoreak Brasilen duen egoerara hurbiltzea fase goiztiar batean.

Nori zuzenduta:

Onshore eta offshore haize-energiaren sektoreko EAEko enpresak, Brasilen ezarriak eta ezarri gabeak

Egitaraua

15:00
Ongietorria eta aurkezpena

Iñaki A. Gambus Knörr, zuzendaria,
Basque Trade & Investment Brasil

15:05
Ezagutu Brasilgo haize-energiaren sektorea

Iñaki A. Gambus Knörr, zuzendaria,
Basque Trade & Investment Brasil

15:15
Offshore haize-energiaren ekoizpenaren potentziala eta perspektibak Brasilen

Matheus Noronha, Head of Offshore Wind Energy,
ABEEolica (Haize-energiaren Brasilgo Elkartea)

15:35
Galderak

15:40
Zergatik kokatu daiteke Brasil offshore haize-energia sortzeko interesgune gisa?; Sektoreko ekoizpen-katea

Emilio Matsumura, Country Manager,
BlueFloat Brazil

16:00
Galderak

16:05
Estrategia de Neoenergía (Iberdrola) en Brasil en eólica offshore

Laura Porto, Executive Director Renewables,
Neoenergia

16:25
Galderak eta amaiera

Iñaki A. Gambus Knörr, zuzendaria,
Basque Trade & Investment Brasil



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024