Bilatu ekitaldia

ProSME misioa enpresekin: Erosketa plublikoko aukerak Kolonbian


Hasiera: 2023ko maiatzaren 8an, 08:30etan, amaiera: 2023ko maiatzaren 12an 16:00etan

Misioa:

Europako Batzordeak kofinantzatutako ProSME proiektuaren helburua da Europar Batasunetik kanpoko nazioarteko lizitazio publikoetara aurkezten diren enpresa europarren kopurua handitzea, eta proiektu horren barruan, Basque Trade & Investment–Nazioarteko Euskal Agentziak enpresa-misio bat antolatu du Kolonbiara maiatzaren 8tik 12ra.

Basque Trade & Investment-ek Business France eta Wallonia Export & Investment (AWEX) agentziekin batera antolatu duen misio hori bereziki zuzentzen zaie Kolonbiako nazioarteko lizitazio publikoetan parte hartu nahi duten euskal enpresei, batez ere azpiegitura, ingurumen eta ur sektoreetan, eta baita ere energia sektorean, hala ekipoak hornitzeko nola zerbitzuak emateko lizitazioetan.

Helburua:

Misio honen helburua da enpresa parte-hartzaileei baliozko informazioa ematea, ez bakarrik  herrialde horretako lizitazio publikoen esparruan egon daitezkeen negozio-aukerei buruz, baina baita ere erakunde lizitatzaileekin eta tokiko enpresekin aldebiko bilerak egiteko egon litezkeen aukerei buruz enpresa horiekin kolaborazio eta aliantza bideak abiatzeko.

Misioari buruzko zalantzaren bat baduzu, jar zaitez harremanetan Alberto Gavínekin: agavin@basquetrade.eus.

Izena emateko azken eguna: Apirilak 16

ProSME proiektuaren barruan beste bi misio ere egingo dira:

  • Suitza: ekainak 5-7
  • Kanada: ekainak 19-23

Misioaren kostuak eta laguntzak

Enpresa interesatuek euren gain hartu beharko dituzte joan-etorri, ostatu eta mantenu gastuak; aldiz, jardueretan parte hartzea dohainik izango da. Hala ere, misioan parte hartzen duten enpresek eskura ditzakete Basque Trade & Investment-ek  Zabaldu eta Sakondu programen bidez ematen dituen dirulaguntzak. Gogoratu programa horietakoren baten baldintzak betetzen dituzten enpresek bidaia-poltsa bat lortu dezaketela, Kolonbiaren kasuan 2.500 eurokoa. Gehiago jakin nahi baduzu Zabaldu eta Sakondu programei buruz, jar zaitez harremanetan Inma Lópezekin: inmalopez@basquetrade.eus

Agenda:

Hauxe da misioaren behin-behineko agenda:

Egitaraua

2023ko Maiatzak 9: Kolonbia: aukera-eszenatoki berri bat

8:30
Irekiera

• Rafael Kutz Garaizabal, Eusko Jaurlaritzaren delegatua Txile, Peru eta Kolonbian
• Pablo Neira, EBk Bogotan duen Ordezkaritzako Ekonomia Sekzioko burua

8:45
2022-26 Garapen Plan Nazionalaren eta Urte Anitzeko Inbertsio Planaren aurkezpena

• Plangintzako Departamendu Nazionala

9:15
Energia panela: energia garbien proiektuak

• UPME: Zuzendaria, Carlos Adrián Correa
• IPSE: Zuzendari nagusia, Javier Eduardo Campillo

10:25
Coffee Break

10:35
Azpiegituren panela: proiektu nazional esanguratsuak

• Garraio Ministerioa, Alejandra Quintero Lopera, Azpiegitura Saileko zuzendaria
• ANI- AZPIEGITUREN AGENTZIA NAZIONALA, Juan Francisco Arboleda Osorio, Kontratuen Kudeaketako presidenteordea

11:45
Ingurumen panela: ingurumen, saneamendu eta uren tratamendu arloetako proiektuak

• Ingurumen eta Garapen Jasangarriko Ministerioa, Andrea Corzo (Ingurumen, Sektore eta Hirigintza Gaietako zuzendaria)
• FINDETER, Ricardo Bonilla, presidentea

12:55
Bazkaria-Networkinga (ProSME-ren eskutik)

14:00
Erakundeen aldi bereko mahai sektorial teknikoak

Parte-hartzaileak: goizeko blokean parte hartu duten erakundeetako lantalde teknikoak
1. Energiari buruzko mahai teknikoa
2. Azpiegiturei buruzko mahai teknikoa
3. Ingurumenari buruzko mahai teknikoa

15:00
Mahai teknikoak gremioekin

Enpresek gremio sektorialekin elkarreragingo dute sektoreka antolatuta

2023ko Maiatzak 10: Bogota-Cundinamarca, aukeraz betetako hiri-eskualdea

9:00
Bogota eskualdean abian diren eta pipeline-an dauden proiektuen aurkezpena

• Bogotako alkatea
• Cundinamarcako gobernadorea
• Bogotako Merkataritza Ganberako presidentea
• Invest In Bogota agentziako zuzendaria

10:00
Bogotan azpiegitura, ingurumen eta energia arloetan garatuko diren proiektuei buruzko panela

• Diego Sánchez, Hiri Garapenerako Institutuko zuzendari nagusia, Bogotako Alkatetza
• Orlando Santiago Cely, Transmilenio enpresako kudeatzailea

11:10
Coffee Break

11:20
Cundinamarcan azpiegitura, ingurumen eta energia arloetan garatuko diren proiektuei buruzko panela

Saio honetan ETEek eskura ditzaketen proiektuen pipeline-a aurkeztuko da
• Carlos Andrés Daza Beltrán, Cundinamarcako Gobernazioko Plangintza eta Azpiegituren idazkaria
• Nancy Valbuena Ramos, ICCIko zuzendaria
• Luis Fernando Sanabria, CAR (Corporación Autónoma Regional De Cundinamarca) korporazioko zuzendaria

12:30
Bazkaria-Networkinga (ProSME-ren eskutik)

13:30
Bisita bat hiriko proiektu ezagunenetara (autobusez)

2023ko Maiatzak 11: Eskualdeak, herrialdea garatzearen aldeko apustu bat: Antiokia-Atlantikoa

9:00

Yeimy Báez, ECOPETROL enpresako Isuri Baxuen aldeko Konponbideen Saileko presidentea

9:30
Medellin-Antiokia panela: Antioquia 2040. Proiektuen pipeline-a

• Claudia Andrea García Lobo, Antiokiako Gobernazioko Plangintza idazkaria
• Jasblleidy Pirazán García, Plangintzako Administrazio Saileko zuzendaria, Medellineko Alkatetza
• Juan David Palacio, Aburra eskualdeko Metropoli Guneko zuzendaria
• EPM, zehazteke

11:00
Coffee Break

11:10
Barranquilla-Atlantikoa panela: energia, ingurumen eta azpiegitura arloetako proiektuak

• Rafael Lafont De Sales, Herri Lanetako idazkaria, Barranquillako Alkatetza
• Diana Mantilla Parra, Plangintzako idazkaria, Barranquillako Alkatetza
• Madelaine Certain Estripeaut, Atlantikoko Gobernazioko Plangintzako idazkaria

12:10
Galderak

12:20
Misioaren amaiera – Europar Batasunak Kolonbian duen enbaxadorea, S.E. Gilles Bertrand

12:40
Bazkaria-Networkinga (ProSME-ren eskutik)

14:00
B2B bilerak misioan parte hartu duten enpresen eta energia, azpiegitura nahiz ingurumen sektoreetako partner kolonbiarren artean

Tokia
, ()


Colombia



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
Nazioartekotzea

Basque Women in Global Business Gathering 2024


Gran Hotel Domine Bilbao (Bizkaia) 2024.05.09 / 17:00
Nazioartekotzea

Mexikoko Osasun Produktuen Araudi Esparrua


Webinar 2024.05.16 / 17:00

Copyright © SPRI 2024