Bilatu ekitaldia

ProSME misioa enpresekin: Erosketa publikoko aukerak Kanadan


Hasiera: 2023ko ekainaren 19an, 16:00etan, amaiera: 2023ko ekainaren 23an 16:00etan

Misioa

Europako Batzordeak kofinantzatutako ProSME proiektuaren helburua da Europar Batasunetik kanpoko nazioarteko lizitazio publikoetara aurkezten diren enpresa europarren kopurua handitzea, eta proiektu horren barruan, Basque Trade & Investment–Nazioarteko Euskal Agentziak enpresa-misio bat antolatu du Kanadara ekainaren 19tik 23ra.

Basque Trade & Investment-ek Business France eta Wallonia Export & Investment (AWEX) agentziekin batera antolatu duen misio hori bereziki zuzentzen zaie Kanadako nazioarteko lizitazio publikoetan parte hartu nahi duten sektore anitzetako euskal enpresei.

Helburua

Misio honen helburua da enpresa parte-hartzaileei baliozko informazioa ematea, ez bakarrik  herrialde horretako lizitazio publikoen esparruan egon daitezkeen negozio-aukerei buruz, baina baita ere erakunde lizitatzaileekin eta tokiko enpresekin aldebiko bilerak egiteko egon litezkeen aukerei buruz enpresa horiekin kolaborazio eta aliantza bideak abiatzeko.

Misioari buruzko zalantzaren bat baduzu, jar zaitez harremanetan Alberto Gavínekin: agavin@basquetrade.eus.

Izena emateko azken eguna: ekainak 5

Misiorako laguntzak

Misioan parte hartzen duten enpresek eskura ditzakete Basque Trade & Investment-ek   Zabaldu eta Sakondu programen bidez ematen dituen dirulaguntzak.  Gogoratu programa horietakoren baten baldintzak betetzen dituzten enpresek bidaia-poltsa bat lortu dezaketela, Kanadaren kasuan 2.300 eurokoa. Gehiago jakin nahi baduzu Zabaldu eta Sakondu programei buruz, jar zaitez harremanetan Inma Lópezekin: inmalopez@basquetrade.eus

Agenda:

Hauxe da misioaren behin-behineko agenda:

Egitaraua

2023ko Ekainak 19/20, Montreal

Ekainak 19
Arratsaldez

Iritsiera Montrealera
Kick-off meeting/reception

Ekainak 20
Goiz-arratsaldez

Setting up a commercial presence in Canada
Antolakunde hauetako hizlariak, oraindik zehazteke:
• Montréal International
• Investissement Québec
• Commercial Lawyer’s Office
• Professional organizations pertaining to the represented sectors

2023ko Ekainak 21

Goizez
Meet the Procurers

Hizlariak:
• Anick-Marie BOIVIN (TBC), Conseillère en développement des entreprises sur les marchés publics, Ministère de l’Économie et de l’Innovation
• Direction générale de l’encadrement des contrats publics (TBC), Secrétariat du Conseil du trésor (QC)
• Direction principale de l’accompagnement des organismes publics, Centre d’Acquisitions gouvernementales (Gvt du Québec)
• Service d’Approvisionnement - Ville de Montréal
• Infrastructures Technologiques Québec

Arratsaldez
B2B bilerak misioan parte hartzen duten enpresen eta Kanadako erakunde nahiz enpresetako ordezkarien artean

2023ko Ekainak 22: Montreal, Ottawa eta Toronto

Goizez
Torontotik Ottawarako bidaia autobusez (ProSME ekimenaren eskutik)

Hizlariak (Ottawan):
• Meeting with EU Delegation to Canada
• National Commission - Procurement Services
• City of Ottawa - Supply Services

Ottawatik Gatineau-rako (Ottawatik oso hurbil) bidaia autobusez (ProSME ekimenaren eskutik)

Arratsaldez
Hizlariak (Gatineau-n):

• City of Gatineau – Public Services & Procurement Canada
• Infrastructure Canada
• Federation of Canadian Nationalities
Ottawatik Torontorako bidaia autobusez (ProSME ekimenaren eskutik)

2023ko Ekainak 23/24: Toronto

Ekainak 23; Goizez
Hizlariak:

• Procurement Assistance Canada
• Infrastructure Ontario – Procurement
• Supply Ontario
• New Ontario Agency for Procurement

Ekainak 23: Arratsaldez
Hizlariak (Gatineau-n):

• AMO – Association of Municipalities of Ontario
• City of Toronto, Markham, Peel, York & Durham Regions

Ekainak 24
Itzulera abiapuntura

Tokia
, Montreal, Ottawa y Toronto (Canadá)


Canadá

Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
b · women in global

1. saioa B-WOMENIN Global: Emakumezkoen lidergoa


Cámara de Comercio de Gipuzkoa Donostia (Gipuzkoa) 2024.05.29 / 17:00
Nazioartekotzea

ETEei zuzendutako nazioartekotzea sustatzeko laguntza-programen aurkezpena


Webinar 2024.06.13 / 10:00

Copyright © SPRI 2024