Bilatu ekitaldia

ProSME misioa enpresekin Erosketa publikoko aukerak Suitzan


Hasiera: 2023ko ekainaren 5an, 08:30etan, amaiera: 2023ko ekainaren 7an 16:00etan

Misioa

Europako Batzordeak kofinantzatutako ProSME proiektuaren helburua da Europar Batasunetik kanpoko nazioarteko lizitazio publikoetara aurkezten diren enpresa europarren kopurua handitzea, eta proiektu horren barruan, Basque Trade & Investment–Nazioarteko Euskal Agentziak enpresa-misio bat antolatu du Suitzara ekainaren 5etik 7ra.

Basque Trade & Investment-ek Business France eta Wallonia Export & Investment (AWEX) agentziekin batera antolatu duen misio hori bereziki zuzentzen zaie Suitzako nazioarteko lizitazio publikoetan parte hartu nahi duten sektore anitzetako euskal enpresei.

Helburua

Misio honen helburua da enpresa parte-hartzaileei baliozko informazioa ematea, ez bakarrik  herrialde horretako lizitazio publikoen esparruan egon daitezkeen negozio-aukerei buruz, baina baita ere erakunde lizitatzaileekin eta tokiko enpresekin aldebiko bilerak egiteko egon litezkeen aukerei buruz enpresa horiekin kolaborazio eta aliantza bideak abiatzeko.

Misioari buruzko zalantzaren bat baduzu, jar zaitez harremanetan Alberto Gavínekin: agavin@basquetrade.eus

Izena emateko azken eguna: apirilak 21

ProSME proiektuaren barruan beste bi misio ere egingo dira:

  • Kolonbia: maiatzak 8-12
  • Kanada: ekainak 19-23

Misioaren kostuak eta laguntzak

Enpresa interesatuek euren gain hartu beharko dituzte joan-etorri, ostatu eta mantenu gastuak; aldiz, jardueretan parte hartzea dohainik izango da. Hala ere, misioan parte hartzen duten enpresek eskura ditzakete Basque Trade & Investment-ek   Zabaldu eta Sakondu programen bidez ematen dituen dirulaguntzak. Gogoratu programa horietakoren baten baldintzak betetzen dituzten enpresek bidaia-poltsa bat lortu dezaketela, Suitzaren kasuan 1.400 eurokoa. Gehiago jakin nahi baduzu Zabaldu eta Sakondu programei buruz, jar zaitez harremanetan Inma Lópezekin: inmalopez@basquetrade.eus

Agenda:

Hauxe da misioaren behin-behineko agenda:

Egitaraua

2023ko Ekainak 5/6

Ekainak 5, 8:30
Iritsiera Bernara

Ekainak 6: Goiz-arratsaldez
Saioa Europar Batasunak Suitzan duen Ordezkaritzan

Erronkak eta aukerak Suitzako erosketa publikoko merkatuan

Hizlariak:
• EU Delegation (Natalie SLEEMAN, First Counsellor – Head of Sector Trade and Economic Affairs) – Welcome and thoughts on public procurement in Switzerland
• Federal Office of Transport (Mrs. Joanna OZIMEK) – How to approach the Swiss public procurement market? Information on construction or software bids.
• State Department for Economic Affairs (Adriano MOSER, Application Manager) – Where and how can I inform myself about public tenders in Switzerland?
• Federal Office for Buildings and Logistics (tbd) - Framework conditions for public procurement according to the Public Procurement Act and how to obtain a mandate
• Chairman Cantonal Procurement Conference, Canton of Berne (Mr. Thomas FISCHER)
• École Polytechnique Fédérale de Lausanne (Mr. David Pisacane) – Specific projects of the canton and tender calls
• Directors of EU companies (French, Belgium, Basque…) with successful public market bids

Ekainak 6: Arratsaldez:
Networking event

(Delegates and major stakeholders from the session at the EU Delegation)

2023ko Ekainak 7

Goizez
Bisita SUISSE PUBLIC azokara (www.suissepublic.ch)

SUISSE PUBLIC da erosketa publikoetarako Suitzako azoka bakarra eta garrantzitsuena, izan ere, 20.000 parte-hartzaile inguru erakartzen ditu urtero, besteak beste erakunde publikoak eta Suitzako enpresa handiak
Bisitak barne hartzen du:Harrera SUISSE PUBLIC azokako areto pribatuan
• Enpresa parte-hartzaileak aurkeztea SUISSE PUBLIC azokako balizko erosle publiko eta pribatuei
• Azoka bisitatzea

Arratsaldez
B2B bilerak misioan parte hartzen duten enpresen eta Suitzako ordezkari kantonal edo federalen/enpresen artean

Tokia
, Berna ()


Berna, Suiza



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
Nazioartekotzea

5º saioa B-WOMENIN Global: Nazioarteko ikuspegia duten proiektu berrien emakumezkoen bultzada


Biblioteca Universitaria de Deusto. CRAI. Atrio. Bilbao (Bizkaia) 2024.11.20 / 17:00
Nazioartekotzea

Fabrikazio Adimenduna eta 4.0 industria Turkian


Jornada virtual 2024.11.21 / 09:00
Image
Nazioartekotzea

6º saioa B-WOMENIN Global: Sare profesionalen garrantzia eta garapena


Cámara de Comercio, Industria y Servicios de Álava Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) 2024.12.03 / 17:00

Copyright © SPRI 2024