Bilatu ekitaldia

Tapping into opportunity sectors in the United States


2024ko martxoaren 5an 09:00etatik 13:00etara

Estatu Batuetako hainbat estatutako ordezkariek haien aukera-sektoreak aurkeztuko dizkiete euskal enpresei

Basque Trade & Investment / Euskadiko Nazioartekotze Agentziak antolatu du “Taping into opportunity sectors in the United States” ekitaldia, Estatu Batuetako Enbaxadarekin elkarlanean. Aukera bikaina izango da euskal industriarentzat interesgarrienak diren Estatu Batuetako estatu batzuetako garapen-planak eta negozio-aukerak ezagutzeko.

Gutxienez zortzi estatutako ordezkariak izango dira ekitaldian, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldekoak, Aintzira Handien eskualdekoak, hego-ekialdekoak eta mendebaldeko kostaldekoak. Hainbat sektoretako aukerak aurkeztuko dituzte, hala nola energiaren, fabrikazio aurreratuaren eta biozientzien sektoreetakoak. Gainera, estatu horietan merkataritza-jarduera garatzeko interesa duten euskal enpresei estatuek zer laguntza eskaintzen dizkieten azalduko dute.

Estatu Batuetako hazkunde ekonomikoaren, mundu mailako ziurgabetasun geopolitikoaren eta Biden Administrazioak iragarritako politika protekzionisten (adibidez, IRA) testuinguruan, SelectUS ekitaldiaren edizio hau aukera ezin hobea da gobernuaren egitasmoak lehen eskutik ezagutzeko, baita egitasmo horiek sortu ditzaketen aukera berriak ezagutzeko eta herrialdean networking ona egin ahal izateko ere.

Gainera, enpresek banakako bilerak eskatu ditzakete parte hartuko duten estatuetako ordezkariekin.

Basque Trade & Investment agentziak Estatu Batuetako enbaxadarekin duen elkarlan estuaren emaitza da topaketa hau, eta bigarren aldiz egingo da Euskadin. Zentzu horretan, euskal enpresei aukerak gerturatzeko eta Estatu Batuekiko harremana garatzeko lan handia egiten jarraitzen du Basque Trade & Investment agentziak, Washingtonen dituen bulegoen bidez eta Eusko Jaurlaritzak New Yorken duen delegazioaren bidez.

* Banakako bilerak B2B: Tapping into opportunity sectors in the United Sectors – Info (b2match.io)

Egitaraua

Hizkuntza: ingelesa

8:30
Izena ematea eta ongietorriko kafea

La Cristalera aretoa

9:00
Ongietorri-hitzak

Basque Trade & Investment agentziaren ongietorria

Enbaxadaren hitzak

Estatuko antolatzailearen hitzak (Amerikako Estatuen Europako Kontseilua)

9:20
Industriaren aurkezpen-aretoetara joatea

9:30
Estatu bakoitzaren aurkezpen sektoriala

1. Panela. ENERGIA
Texas, Nueva York, Indiana, Georgia
Elcano aretoa

2. Panela. FABRIKAZIO AURRERATUA
Texas, Ohio, Indiana, N. Carolina, S. Carolina, Virginia
Begoña aretoa

3.Panela. OSASUNA ETA BIOTEKNOLOGIA
Pennsylvania, Wisconsin, Virginia
Artagan aretoa

10:00
Galdera-erantzunak

Moderatzailea

10:30
Banakako bilerak *

Enpresak eta Estatuetako ordezkariak

Elcano aretoa, Begoña aretoa eta Artagan aretoa

12:00-13:00
Networkingerako koktela, Basque Trade & Investmentek eskainita

La Cristalera aretoa

Tokia
Carlton hotela, Bilbao (Bizkaia)

Carlton hotela
plaza federico moyua 2, 48009 Bilbo, Bizkaia



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Nazioartekotzea

Mexikoko Osasun Produktuen Araudi Esparrua


Webinar 2024.05.16 / 17:00
Nazioartekotzea

Osasun-sektorearen ikuspegi orokorra eta osasun-produktuen arau-esparrua Txilen


Webinar 2024.05.22 / 15:30

Copyright © SPRI 2024