Basque Trade & Investment-ek antolatu duen jardunaldian hizpide hartuko dira Ukrainiaren inbasio errusiarrak eragin dituen aldaketak, besteak beste energian edo lehengaien arloan, eta horrek dituen ondorioak euskal ekonomian nahiz enpresetan.
Eusko Jaurlaritzak gatazkaren hasieratik erantzun die enpresetan eta industrian sortu diren premiei, abian jarri baititu laguntza-programak, kontingentzia-planak eta aldi-baterako ekimen edo neurriak.
Jardunaldi honetan aztergai izango da Ukrainiaren inbasioaren egungo egoera, eta euskal ekonomian eta enpresetan dituen ondorioak eta eraginak. Horrez gain, xeheki azalduko dira Eusko Jaurlaritzak egoera horri erantzuteko abiarazi dituen ekimenak eta ekintza-plana.
Egitaraua
Arantxa Tapia
Ekonomi Garapen, Lehiakortasun eta Ingurumen sailburua
Ainhoa Ondarzabal
Nazioartekotzeko Euskal Agentziako kontseilari delegatua
Ana Camacho
Industria zuzendaria
Mikel Amundarain
Industria sailburuordea
Aitor Urzelai
SPRIko zuzendari nagusia