Bilatu ekitaldia

Vietnam, negozio-aukerak makina-erremintaren sektorerako


2023ko maiatzaren 10an 10:00etatik 11:10etara

Ordua: 10:00 (UTC+2 Euskadi); 16:00 (UTC+8 Singapur)

Testuingurua:

Duela hainbat urtetatik Vietnam “Txina berri”  bat bezala ari da nabarmentzen bere manufaktura-ekosistemak izan duen bilakaeragatik. Halere, bere industria-sarearen eta produkzio-gaitasunen eraldaketa azkarragoa da Txina “Munduko fabrika” izatera eraman zuen prozesua baino.

Horrez gain, eraldaketa-prozesua asko azkartu da azken urteetan hainbat arrazoiren ondorioz, tartean direlarik gaur egungo tentsio politiko globalak, pandemia garaian bizi izan den ezegonkortasuna eta Txinako produkzio-kostuen gorakada.

Gaur egun, lanaren kostua Vietnamen ($/orduko) Txinako kostuen erdiaren parekoa da, kostu horren urteko hazkundea %2-3 ingurukoa delarik Vietnamen, eta  Txinan, berriz, %5-6 ingurukoa. Faktore horren eta beste batzuen ondorioz, multinazional asko ari dira azkartzen euren “Txina+1” estrategia, Asian duten produkzioa dibertsifikatu beharrez, eta Vietnami dagokionez, Europa, Amerika eta Txinako produkzio-ezarpenen hartzaile nagusi bihurtzen ari da.

Hainbat sektore industrialetan egin diren atzerriko ezarpenei esker, Vietnam goraka abiatu da talentuan eta manufakturaren kalitatean, eta, ondorioz, ekipo industrial sofistikatu, teknologiko eta fidagarriago gehiagoren beharra dauka produktu hobeak fabrikatzeko.

Nabarmen hazten ari da  Alemania, Italia eta Estatu Batuak bezalako herrialdeetatik Vietnamera esportatzen den makineriaren kopurua.

Bestalde, Vietnamek Merkataritza Libreko Akordio bat sinatu zuen Europar Batasunarekin 2020an, eta horrek fabrikazio-zentro ezin aproposago bihurtzen du Europara produktuak esportatzeko zein Europako makineria eta antzeko produktuak inportatzeko. ASEAN komunitateko beste ezein herrialdek –Singapurrek salbu– ez dauka horrelako itunik EBrekin.

Helburua:

Webinar honen helburua da Vietnamgo industriak izan duen bilakaera eta hazkundea azaltzea eta  Euskadiko makina-erreminta sektoreko enpresentzat bezero izateko duen potentziala ezagutaraztea. Ekitaldiaren asmoa da euskal enpresei laguntzea merkatu horretan posizionatzeko egin dezaketen hausnarketa-prozesuan.

Webinarrak pizten duen interesaren arabera, BasqueTradek aurrez aurreko misio bat antola lezake 2024an, laguntza emateko euskal enpresa parte-hartzaileei Vietnamen euren ordezkari izan litezkeen partner edo agenteak aurkitzeko prozesuan, eta baita ere Euskadiko makina-erreminta sektorea gehiago ezagutarazteko Vietnamgo antolakunde sektorial eta amaierako bezeroen artean.

Nori zuzenduta:

Ekitaldi hau bereziki zuzentzen zaie makina-erreminta sektoreko euskal enpresetako arduradun komertzialei (zuzendaritza-karguak edo teknikariak).

Egitaraua

Hizkuntza: ingelesa

10:00
Irekiera eta ongietorria

Pablo Huidobro,
Basque Trade & Investment, ASEAN eremuko zuzendaria

10:05
AFM Klusterra eta Fabrikazio Aurretaruaren merkatua Vietnamen.

Miren Aranburu,
AFM-ko Merkatuen Saileko Espezialista

10:10
Vietnamgo panorama industriala, industria garrantzitsuenak. Nola egin negozioak Vietnamen eta zeintzuk diren erronka nagusiak Europako enpresentzat.

Pietro Karjalainen,
Finnsea-ko zuzendari nagusia

10:30
Makineriaren eta ekipamendu industrialen eskaera-aurreikuspena.

Nguyen Chi Sang,
VAMIko presidenteordea (Vietnam Association of Mechanica lIndustry):
Vietnamgo Industria Mekanikoaren Elkartea eta bertako kideak.

10:45
Galderak eta erantzunak

Pablo Huidobro,
Basque Trade & Investment, ASEAN eremuko zuzendaria

11:00
Ekitaldiaren amaiera

Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
b · women in global

4º saioa B-WOMENIN Global: Trebetasun globalak hobetzea


Cámara de Comercio de Bilbao Bilbao (Bizkaia) 2024.10.23 / 17:00
Nazioartekotzea

Topaketa birtuala: Proiektuak eta Aukerak Kolonbiako Portu Garapenean


Jornada virtual 2024.10.24 / 16:00
Nazioartekotzea

Automobilgintza: Sektorearen egungo eta etorkizuneko panorama Europan


Jornada virtual 2024.11.12 / 10:00

Copyright © SPRI 2024